Eguzki sistema

Fisika eta arte plastikoetako kurtsoetan proiektu bat egin dute 5Ako ikasleek. Proiektu honen bidez fisika eta artea uztartu dituzte. Gela lau taldetan banatua izan da, lau proiektu ezberdin gauzatzeko:
– 1. proiektua: Eguzki sistema. Ikasleek fisikako laborategiko horma batean, eguzki sistema marraztu dute, eskalak errespetatuz.
– 2. proiektua: Piktogramak. Laborategiko segurtasun neurriak landu eta hoiekin joko bat sortu dute ikasleek fisikako kurtsoetan hurrengo urteetan erabiltzeko.
– 3. proiektua: Zientzia Euskal Herman. Euskal Herriko zientzialarika eta zientzia museoak landu dituzten eta hauek erabilita mural bat eraiki dute, fisikako laborategiko horma batean.
– 4. proiektua: Laborategiko materiala. Laborategiko material guita argazkitua izan da eta argazkiekin fitxak egin dituzte, datozen urteetan fisikako kurtsoetan erabiltzeko.

Egindako lanarekin bideo bat sortu dugu, zuek ikusi ahal izateko. 

Mila esker aldez aurretik,

Jon Urkijo eta Uxue Celayeta (Físika eta Arte irakasleak)