Irailaren 21etik 25era Xalbadorreko 6.ak Zestoako (Gizpuzkoa) Sastarrain baserri eskolara joan dira. Helburu nagusia zen ikasleen arteko harremanak sortzea eta azkartzea euskaraz. Piragua, paddle eta Ekain berri ekintzetaz gain, biologiako programan sartzen diren ogia eta ibilaldi ekologikoa egin dituzte.
Momentu goxo hauen irudiak…
Bi hitzordu garrantzitsu urriaren 24 eta 25ean
Bi hitzordu garrantzitsu ditugu urriaren 24 eta 25ean :
- Xalbador kolegioan, urriaren 24tik 25era, Integrazio Batzordearen Brik a Brak-a.
Jaz lehen aldikotz antolatu zen, arrakasta handiz. Bi egunez, altzari, liburu, tresna, joko, jauntzi, basera eta zernahi erosten ahalko duzue, prezio onean.
Etekinak Integrazio Batordearentza izanen dira, elkarte horrek segi dezan ahalmen urritasuna duten ikasleei laguntza eslaitzen Seaskaren baitan.
Xalbadorreko burasoak deituak dira lan txanda baten hartzera, eta itzuli baten egitera ere aste buru horretan.
2015/2016 ESKOLA SARTZEA
Eskola sartzea goxoki iragan da. Aurten 339 ikasle ditugu, Xalbadorren sekulan izan ez den kopurua : 14 gela ditugu (lau 6.etan eta 5.etan, eta hiru 4.etan eta 3.etan).
Pedagogia arloan ikastetxe proiektua garatzen segituko dugu, ikasle bakoitzaren beharrei ahal bezain ongi eranztunez.
Antolaketari dagokionez, ikastetxearen kapazitatearen mugetara hurbiltzen ari gara, eta aurten Administrazioa Kontseiluaren baitan ikertu beharko dugu heldu den urteko sartzea nola antolatu, jakinez Baionako kolegioa ireki aitzin (2017/2018 ikasturtean) azkena izanen dela. (gehiago…)
Ongi etorriak !
Ongi etorri Xalbador Kolegioaren web-gunera.
Duela aspaldi ukan genuen web gune bat, baina azkenean lokartu zitzaigun.
Joan den neguan, Xalbadorreko Administrazio Kontseiluan “Garapena” lan batzordeko ordezkariaren eskutik web-gune baten sortzea pentsatua izan zen.
Joan den neguan, Xalbadorreko Administrazio Kontseiluan “Garapena” lan batzordeko ordezkariaren eskutik web-gune baten sortzea pentsatua izan zen.