GURE IKASLEAK AVIGNONen JOAN DEN UDAN

Beranta pixka batekin baina negu honen berotzeko ongi etorria !

2016eko uztailan, Xalbador Kolegioko 20 ikasle Avignoneko antzerki festibalean parte hartu dute. Han, lau egun pasa dituzte, mota ezberdinetako ikusgarriak ikusi dituzte (antzerki, dantza, txontxongiloak, zirkoa…) eta tailerretan parte hartu.

EUSKAL MUSEOKO BISITA BOSGARRENEKOEKIN

  


  Joan den irailaren 20 a eta 22an, bosgarreneko ikasleek Baionaren bisita egin zuten historia geografia eta frantsesa kurtsoetako proiektu baten karietara. Bidaiaz baliatu ziren Euskal Museoak eskaintzen zuen “1660, Pirinioetako Bakea” erakusketa ikusteko. Pirinioetako hitzarmena, Luis XIVa eta Maria Teresa Infantearen ezkontza aztertu zuten, erakustokiak ikusgai eman zituen margolan ederren bidez.

  Bisita horri irudiari buruzko segida bat emanen izanen baitzaio euskaran, ezkontzetako argazki bat egina izan zen, Xalbador kolegioko bosgarreneko ikasleak ezteiliar agertaraziz. Ezteietako apairu denboran, gomita batzuk hurbildu omen zitzaion erregeari ELEP eta ofizialtasuna solas….

 

ezkontza

PAK proiektu artistikorako gomita : apirilaren 29an, Bastidan

“Ai Tech” ???
Hori da 3.eko ikasleen proiektu artistikoaren izen berezia.
Zer ote da ?
Aste batez lanketa berezia egin eta, 3.eko ikasleek haien sorkuntza aurkeztuko digute apirilaren 29an, ostiralarekin, 19:00etan Bastidako Inessa de Gachen gelan. Kurtsoetan (gorputz-heziketan, musika eta euskaran) egin lana Maika Etxekopar antzerkilaria eta Pette Etxebarria bideo egilearekin osatu ondoan, jakiten ahalko dugu zer den “Ai Tek” hori !!
Hemen beherean jaisten ahal duzue gomita.
Bastidan elkar ikusten dugu ?

PAK gomita 2016

IALA : GURE MENDEKO ARTEA

Duela orain 15 urte XXI. mendean sartu gira. 2000.urteko pasaiaren isteria laster ahantzi eta mende berrian ohar gabean murgildu gira.
Mende horretan dira sortuak gure ikasle guziak. XXI. mendea, haien mendea da… eta izanen…

Zertan da mende berri hau ? Holakotan, jendartearen mirail zorrotza bezain uste gabekoa eskaintzen digu Arteak :
– komunikazio teknologia berrien eragin sakona,
– oraina eta iraganaren arteko joan-jinak,
-jendartearen balio batzuen sendotzea : diruaren tokia, indibidualismoa,
– eta beste…                                                                     … erakutsiz.

Ikasle guziek bizi dezaten egun erdi artistikoa izan da gure helburuetariko bat :
– kanpoko instalazio erraldoia 6.ean, (argazkiak)
– auzo lanean oinarritako obrak 5.ean, (argazkiak)
– Stopmotion eta bideo tailerrak 4.ean, (haien ekoizpenak “IKASLEEN XOKOAn” aurkituko dituzue)
– antzerkia 3.ean.

Nahiz eta lehen artista berak eta bere obrek garrantzi osoa zeukaten gaurregun erakusketen antolaketa eta obra ezberdinen lotzea arte munduaren premiazko osagaia bilakatu da ere.

Ildo beretik segitzeko, ostiraleko ahozkorako ikasleek mulzoka arte erakusketa bat antolatu behar zuten. Erakusketa hau egiteko lehen hiru egunetan ikusitako obren artean hautu bat egin behar zuten haiek aukeratutako gai librea ilustratzeko. Obra horien ezaugarriak epaien aurrean aurkeztu dituzte baita ere gai amankomunaren araberako loturak. Usaiako lanaren kalitatea oraindik ere ageri da.

Komunikazio Ez Bortitza : burasoendako tailerrak

Otsailaren 11an, Hezkuntza Taldeak Komunikazio Ez Bortitzari buruzko gaualdia antolatu zuen.
Aurkezpenaren animatzeko, Joëlle Van Dijk formatzailea errezibitu genuen, eta galdera-erantzunen bidez gaiari buruzko argibide batzuk eman zituen.
Maialen Etxartek, ondotik, Xalbador kolegioaren burasoei zuzenduak diren hiru tailer proposatuko dituela erran zigun. Tailerrak larunbata goizez iraganen dira, martxoaren 12an, apirilaren 16ean eta maiatzaren 5ean. Hoberena denetan parte hartzea da, bestela zentzua galtzen du.
Hemen duzue izena emateko fitxa.