Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea


IEPko ateraldia : Mahatsen bilketa

Aurten ere, urtero bezala IEP-eko ikasleek ateraldia egin dugu.

Hontakoan Baigorriko Bikarinea etxaldekoek beraien etxeko ateak edeki eta mahats biltzeko lana ezagutzerat gonbidatu gaituzte. Honez gain, sotoko lana nolakoa den ere ikusi ahal izan dugu.

Gogotik lan egin dugu eta zuekin egotea plazer bat izan da!

Milesker zuen harreragatik!


Hondartza ateraldia

Hirugarreneko ikasleak Angeluko hondartzan

Ekainaren 15ean 3.eko ikasle guztiak Angeluko hondartzara joan ginen, “Goazen itsasora!” proiektuaren kari.

Helburuak ziren, gure ingurune hurbilean egin daitekeen aktibitate baten deskubritzea (surf), itsasoari buruzko ezagutzak azkartzea eta ingurune horren babestearen beharrari sentsibilizatzea.

Aroa lagun, egun biziki goxoa pasa genuen: goizean surf kurtsoa ukan ginuen (euskaraz!), eta hondartzako zikinen biltzen ari izan ginen. Arratsaldean, hondartzan bainatzeko santza ere ukan ginuen, uhainetan jostatuz, aldi huntan gorputza baliatuz taula gisa. 

Urtea eta kolegioko 4 urteak ederki bukatzeko parada ezin hobea!

Ah eta aholku bat ondoko urterako : krema eman ezazue (ai ai ai iguzki kolpeak!!)


Azterketa euskaraz : Bideoklipa

Azterketak euskaraz !

Hitzak : Odei Barroso
Bideoklipa : Alkimia films
Muskia taldea : Xutik
Ikasle Batzordeko kideak

Ikasle batzordeko kideak buru belarri lanean aritu dira Azterketak Euskaraz kliparen grabaketa prestatzen.
Esker mila Odei Barroso-ri kantuaren hitzak idatzirik eta kliparen grabaketan ukan pazientziagatik. Odei beti irriñoarekin !
Eta esker mila Xutik taldeari, Odeien hitzei doinua emanik, estudioetara ikasleak gomitaturik eta klipean parte hartzeagatik.
Beti oroitzapenak izango dira !