Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea
ZURGINTZA eta BURU HAUSTE PROIEKTUA
IEPeko 3garren eta 4garreneko ikasleekin eramandako proiektua izan zen, helburu horiekin:
-Pasatu egun bat zurgin tailer batean,
-Egurrezko buru hausteak ekoiztu eguberriz saltzeko moduan,
-Orientazioari begira, lanbide berri bat eta bere funtzionamendua deskubritu,
-Momentu goxo bat pasatu eta gozatu.
2023ko azaroaren 25ean ostiralarekin, eguna pasatu genuen
beraz Donaistiko MANKA enpresan zurgin batekin bere lantegian, egurrezko buru-hausteak ekoizten. Buru-haustea gurutze baten forma du (Nob-eko gurutzea) eta bi parteak separatzen lortu behar da ezagutza zientifikoei esker.
Buru-hauste horiek eguberriko bakantzak aitzin saldu genituen, arrakasta handia ukan zuten.
EUSKARALDIA 2022
ZER : Euskararen erabilpena bultzatzeko helburua duen ariketa.
NOIZ : Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
NON : Euskal Herri osoan egiten den ariketa da.
NOR : Denei zabaldua da, euskara erabiltzen dutenei baita ikasten dutenei ere 16urtetik goiti.
NOLA :“Ahobizi” rolaren helburua: Euskara ulertzen dutenekin euskaraz aritzea eta ez dakigunean ulertzen duten lehen hitzak euskaraz.
“Belarriprest” rolaren helburua: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin baina nirekin dakitenak euskaraz aritzea nahi dut.
LELOA : “Hitzez ekiteko garaia”.
Xalbador kolegioan ere euskaraldian parte hartu dugu gure euskaraldia eginez.
Egunero ikasle bakoitzak neurtu du bere euskararen erabilpena : “Ni, gaur, atzo baino gehiago euskaraz aritu naiz” ekimenarekin.
Ekimen desberdinak proposatuak izan zaizkie : txapak egitea, Euskaraldiaren koreografia ikastea, kolegioa apaintzeko bandelorak egitea.
GAIA elkartearekin tradiziozko euskal joko eta kirolak entseatu dituzte ikasleek :
IEPko ateraldia : Mahatsen bilketa
Aurten ere, urtero bezala IEP-eko ikasleek ateraldia egin dugu.
Hontakoan Baigorriko Bikarinea etxaldekoek beraien etxeko ateak edeki eta mahats biltzeko lana ezagutzerat gonbidatu gaituzte. Honez gain, sotoko lana nolakoa den ere ikusi ahal izan dugu.
Gogotik lan egin dugu eta zuekin egotea plazer bat izan da!
Milesker zuen harreragatik!
Mendi ateraldia : Umore onean, izerditan, euskaraz !
Urriaren lehenean, ikasle batzuek mendi ateraldi batean parte hartu zuten.