Kategoriaren artxiboa: Ikasleen xokoa
3C-ko kazetariak
OLENTZERO ERREKAN
Olentzerori zer gertatu zaion jakiteko gure ikasleek kazetari lana eraman dute…
Adineko pertsonak gaztetzen
Atzo gauean, zahar etxeko talde batek ihesian egin du, erre behar ez zena erre ondotik, herriko plazan bildu ziren eta omen, han kokatzen zen errekara bota zuten Olentzero. Gaur goizean, auzo batek herriko udaletxera deitu zuen. Berantago, kamioi bat etorri zen eta uretatik atera zuten. Edonola ere adinekoak zahar etxean lotan atzeman dituzte erizainek. Horra zer dieten “Gure errua izan da, usaian, ate nagusia itxia baita. Segurki, erizainen aldaketa denboran egin dute ihes, baina galdera bat ez da argitua izan: Nola sartu ote da kanabisa gure eraikuntzan.”
Amaitzeko, ez da deus larririk gertatu, hori dela eta zahar etxeko segurtasuna zorrotzagoa da.
Mikela, Maddi eta Leire
Olentzero joan zaigu
Atzo goizean , Elorrioko herriko etxeak Olentzero bat errekan instalatu du.
Baina gau honetan,ekaitz bortitza gure herritik pasa da. Honen ondorioz herritarrek Olentzero etzanda aurkitu dute errekan.
Oro har,herritarrek pentsatzen zuten herriko etxeak espres Olentzero etzanda instalatu zuela, horren argitzeko herritarrek atera dituzten hipotesiak aurkeztuko dizkizuegu:
-Karlos Ruizek: “Ene emaztearekin pentsatzen genuen herriko etxeak nahitara instalatu zuela,herrikoei esplikatzeko modu desberdin batez, gaur egungo haurrek Olentzerorengan ez zutela gehiago sinesten.”
-Elorrioko neska ttipi bat: “Nik pentsatzen nuen eguberri betirako bukatua zela eta horretarako Olentzero errekara bota zutela.”
Egia erran,horrela interpretatzen ahal zen, baina egiazki herriko etxeak Olentzero errekan instalatu du eskolatik ateratzen diren haur gehienak hemendik pasatzen baitira eta eguberri hurbiltzen dela jakinarazteko.
Ondorioz, herriko etxeak errekatik kendu du (ikus argazkiak) haurrei beldurra kentzeko.
Maia,Irati eta Keti 3C
Gaixo Olentzero
Atzoko manifestaldia pasa eta , herriko zerbitzua zoritxarrez aste bat lehenago pausatutako Olentzeroren panpina erraldoia, herriko etxearen aitzinean izan ordez Xoriburu errekan atzemana izan da.
Horregatik goiz honetan Oihan-saindu zubiaren ondoan, makina batek panpina uretik atera zuen, Publiko baten aitzinean . Herriko auzapeza han zen harrituta “manifestaldiko hausleek atzemanak badira, hondamenak pagatuko dituzte, jadanik pista batzuk ditugu”adierazi zuen EITBko kameraren aitzinean
Berantago, Olentzero tindatu eta konpondu eta gero, berriz bere tokian, herriko etxean, berriz emana izanen da. Gainera manifestaldiak beste ondorioak ukan ditu, leiho batzuk hautsiak, ebasak etab. Baina, Olentzerorena harrigarriena zen.
Iban, Antoine eta Kepa
“Sarrera gisa errango dugu Olentzero errekan atzeman dugula.” Honela zioen atzo goizeko prentsaurrekoan Azkaineko auzapezak.
Erran bezala, atzo, otsailaren 30ean atzemana izan da 2 hilabete ur azpian pasa eta. Inkesten arabera, gauean gazte batzuk Olentzero errekara pusa dute. Erraiten dute Olentzero ez dutela maite bakarrik bizar zuri maite dutela eta gainera ez dutela ukan galdegin duten Playstation 4a FIFA 17arekin. Esanak esan haien burasoak kexatuak dira. Beraz auzapezak burasoei galdegin dute ordaintzea.
Patxi, Xan eta Betti
OLENTZERO ARRANTZATZEN
Gaur goizean,herriko udal-etxeak errekatik Olentzero arrantzatu du.
Sarrera gisa erran dezakegu, gure Olentzerok bainu bat hartu nahi izan zuela. Larunbat gauean, herriko bestetatik ateratako hiru gazte mozkor omen dira errudunak. Atzo gauean, bota omen zuten Olentzeroren bi metroko eskultura. Zahar baten lekukotasunari esker jakin dugu hiru gazte horien konturatu direla bi metroko estatuak 35 bat kilo baizik pisatzen ez zituela. Beraz, hiruren artean altxatu eta errekara bota zutela.
“Ez dut ulertzen nolaz hiru gaztek ainitzen heroia uretara bota ahal izan duten” , dio Jean-Michel Durruty herriko alkateak.
Hitz gutxitan erran dezakegu eguberri honetan hiru gaztek ikatza jasoko dutela.
Ez ahantzi alkohol gehiegi edateak osasunari kalte egiten diola.
Benito, Eneko eta Kimetz
Olentzeroren krimena
Eguberri ondotik egun bat baizik ez da pasa. Etxeetan izaien eta supazterraren usainak oino airean direla eta, krimen bat pasa da Bilboko kaleetan: Olentzeroren panpina errekara bota izan da. Ekintza horrek nahita ez, iritzi asko sorrarazi ditu.
“Gertatu dena penagarria da, haurren ametsak apurtu dituelako.”, zion goiz huntan Inaki Azkunak Bilboko auzapezak. Honen ondoren, hau batzuk negarretan ikusiak izan dira errekaren aurrean. Dena den, Ixabel Etxaidek beste iritzi bat aurkeztu digu: “Panpina horrek nire semea beldurtzen zuen, ondorioz ongi dela atzematen dut, nire semea lasaitu baitu.”
Esanak esan, Txomin Zuraide auzapezaren iritzizkoa zen: “Nire iritziz ekintza hori sinestezina da, Eguberriko ispiritua baztertzen baitu.”
Zoritxarrez, ordu horretan, hori egin duena ez da atzemana izan.
Aizane, Uxue eta Ainhoa
Olentzero errekan
Sarrera gisa erran dezagun, gaur goizean,abenduaren 27an, Olentzero panpina erraldoi bat aurkitua izan da Tolosako errekan.
Hasteko, goiz-goizetik iratzarri diren herritarrak atzeman zuten gure Olentzero gaixoa uretan etzanda. Dudarik gabe, berehala, herritarrek auzapeza deitu zuten eta ahal bezain fite etorri zen. Egoera ikusi eta gero, auzapezak, herriko kamioi bat etorrarazi zuen Olentzero erraldoia uretik ateratzeko. “Atzo arratsean, berant, Panpinen Museoan zegoen Eguberri erakusketaren panpina nagusia, erran nahi baitu, Olentzero, lapurtua izan zen” jakinarazi digu auzapezak, goiz honetan.
Bukatzeko, poliziak lapurrak beti xerkatzen ditu eta seguruenik beti herrian dira gorderik.
Joana.M
Otxanda
Marie
OLENTZERO URETARAT ERORI DA
Hasteko, goiz horretan Euskal Herriko herrixka ttipi batean, herritarrek plazan zegoen plastikozko panpina handia, Olentzero irudikatzen duena, herriko errekan , zubi baten sartzean aurkitu dute. Are gehiago, “panpinaren gainean ez da kalterik izan”, konfirmatzen dute herriko zerbitzuek. Hala ere, gertakariaren ondoan bizi den lekuko batek kontatzen du: “Gaueko 3etan, nire ganbaratik harrabots handi bat entzun nuen. Kanporat begiratu nuen deus ikusi gabe beraz atera naiz eta jende multzo bat zegoen gure Olentzero maiteari begira”. Hau ikusi eta polizia lokalak inkesta ireki zuen “gaizkileak” aurkitzeko.
Xabi, Kiliz eta Julen
GAIA ZAILENA !!!
JOKO BIDEOA : Summoners war
Aurkezpena : Jokoaren helburua eta pertsonaiak
Joko honetan, zure helburua Tall Of Ascension-aren 100garren estaiara heltzea da.
Munstroak baliatzen dira lortzeko.
Summoners war-eko munstro azkarrenak n:1
Hasteko lehen munstroa, Orochi deitzen dena, erakutsiko dizuet :
Orochi airezko ninja da bere forma itzartuan azkarrenetan da zeren eta bere hirugarren atakatzearekin munstro guziak hunkitzen ditu. Biziki azkarra da TOAn anitzetan baliatua baita 10. estaia arte bererakin lortzen baita. Aldiz, 11garrenetik 100. estaia arte Lushen munstro (joker itzartua) aiseago baliatzen da edo Malaka munstroa (kobold bombalaria itzartua) joko bururatzeko.
MAKE PIXEL ART
LOGIZIELA:
Logiziela hau MAKE PIXEL ART deitzen da.
Pixelez marrazkiak egiteko da.
Nik maite dut marrazkiak egiten ahal direlako.
HELBIDEA:
http://makepixelart.com/free/