ORDUTEGIA
Egunero 45 minututako 8 saio dira, ahalaz binaka lotuak : horri 1.5 orduko "bloke" bat deitzen diogu. Goizean 2 bloke dira, 15 minututako aire-hartzea bien artean, eta bukatzeko 45'-ko saio bat. Arratsaldean bloke bat, 15 minutuko aire-hartzea, eta bukatzeko 45'-ko saio bat.
Ondorio pedagogikoak
-
- Ikasleari begira : gai gutiago egunean zehar, antolaketa errexagoa (ordutegia, kutxa, materiala, zaku arinagoak, etxeko lan gutiago biharamunerako...), eta erritmo lasaiagoa egunean (zapping gutiago)
- Irakasleari begira : kurtsoa birmoldatu behar (erritmoa, jarduera desberdinak), denbora gehiago nozio baten sakontzeko, arreta galtze gutiago
- Ikasle eta irakasleari begira : denbora galtze gutiago (sartu, instalatu, deia egin, saioa kokatu, etxeko lanak eman...), mugimendu gutiago ikastetxean, lasaitasun gehiago.
Sistema honek 2 Laguntza Pertsonalizatu saiori (LP) eta Kontzertazio/Bilan Ordu saio bati tokia egiten dio astearen ordutegian, ikasgaietatik hartu behar izan gabe.
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan :
-
-
-
- 8.35etatik 12.40era
- 14.00etatik 16.30etara
-
-
Asteazkenetan : 8.35etatik 12.00etara
IRAKASKUNTZA SAIOEN BANAKETA (45'-ko saioak)
Ikasarloak | 6.etan | 5 .etan | 4 .etan | 3.etan |
---|---|---|---|---|
Euskara | 4 | 4 | 4 | 4 |
Frantsesa | 4.5 | 4.5 | 4.5 | 4 |
1.hizkuntza | 4 | 3 | 3 | 3 |
2.hizkuntza | - | 2.5 | 2.5 | 2.5 |
Hist.Geo herritar heziketa | 3 | 3 | 3 | 3.5 |
Biologia | 2 | 2 | 2 | 2 |
Fisika | 1 | 2 | 2 | 2 |
Matematikak | 4.5 | 3.5 | 3.5 | 3.5 |
Teknologia | 1 | 2 | 2 | 2 |
Arte plastikoak | 1 | 1 | 1 | 1 |
Musika | 1 | 1 | 1 | 1 |
Gorputz heziketa | 4 | 3 | 3 | 3 |
Laguntza pertsonalizatua (LP) | 2 | 2 | 2 | 2 |
Kontzertazio/bilan ordua | 1 | 1 | 1 | 1 |
Ebaluazioak / estudio | 2 | 0.5 | 0.5 | 0.5 |
Orotara | 35 | 35 | 35 | 35 |
Astero egun batez, ikasleek goizeko azken saioa libratzen dute Jantegira goizago joateko : 6.ekoak astelehenez, 5.ekoak asteartez, 4.ekoak ostegunez eta 3.ekoak ostiralez.