1. SAR HITZA
a. Marko juridiko eta administratiboa
1982an sortua eta Hezkunde Ministerioarekiko kontratu pean den kolegioa da Xalbador eta bere baitan 295 ikasle eskolatzen ditu 6. mailatik 3. mailaraino. Ikastetxe honetan, ikasleek herri elkargoko kantinan bazkaltzeko aukera dute. Irakaskuntza osoa euskaraz proposatua da, murgiltze sisteman aurkitzen garelarik.
2010-2011 sartzerako, eta lehen aldikotz Seaskan, Inklusiorako Egitura Pedagogikoa (IEP) baten irekitzea erabakia izan da. Kolegioaren dispositibo bat da (eta ez gela bat). Honen proiektu integratzailea ikastetxearen proiektuan sartzen da.
Ikaslea, printzipioz bere adinari doakion erreferentziazko gelan da eta bere beharren arabera IEP-era doa. Hau da inklusioaren berezko printzipioa, hots, eskolak bere sistema moldatzen duela pertsona orori egokia izan dadin (eta ez pertsona sistemari egokitzen). Honela, ahalmen urriko ikaslea, lehenik eta behin bertzeak bezalako ikasle bat da. Ondorioz, ikastetxearen barne araudia errespetatu behar du eta proposatu jarduera desberdinetan parte hartu.
b. Marko geografikoa
Xalbador kolegioa, KANBOn kokatzen da. Aire hartze gune gisa duen parke handi bat dauka baita ere ikasgelak banatuak diren hiru eraikin, ezker pareta bat eta kanpoko anfiteatro bat.
IEP gela, erabilerraza den eraikin batean kokatzen da.
c. Nori zuzendua
IEP egiturak arazo kognitiboak, sentsorialak eta motrizitate mailakoak dituzten 11 - 16 urte bitarteko nerabeak kolegioan (eta adin horretatik gorakoak lizeoan) errezibitzen ditu, kopuru ttipitan. MDPH egiturak (Departamenduko Ahalmen urriko Pertsonen Etxea) segitzen dituen ahalmen urriko haurrak dira beraz.
Ahalmen urriko pertsonen autonomia eta eskubideen batzordeak (CDAPH) pertsona hauen eskubide orori doazkien erabakiak hartzen ditu (alokazio onespen, diru laguntzak, materiala, giza-laguntzak... eta orientazioa). Batzorde honek baimentzen du ikasle baten sarrera IEP-ean, eta urtero ikaslearen egoera berraztertzen. Batzordeak proposaturik, akademiako ikuskaritzak esleipena gauzatzen du. IEP-ak lau motakoak dira : adimen mailako ahalmen urriko gazteei zuzendua dena (IEP1) ; entzumen mailakoei (IEP2) ; ikusmen mailakoei (IEP3) eta motrizitate mailakoei (IEP4). Gaur egun ezinezkoa zaigu lau IEP-en irekitzea Seaska baitan. Horregatik ikasleak Xalbadorreko IEP-ean eskolatuak izan dira beren desberdintasunekin.
Ikasle horiek IEP euskarriaz balia daitezke duten komunikazio gaitasuna ikasketekin, elkarbizitzarekin eta elkar-heziketa egoerekin bateragarri delarik.
Eskolak soilik ezin du IEP euskarrian sartzen den ikasle baten garapen hoberena segurtatu ; horregatik, ikasleak hezkuntza mailako laguntza edota laguntza terapeutikoa jasotzen ahalko du.
d. Dispositiboaren antolaketa
IEP-ren printzipioa, ahalmen urriko ikasleei ikasbide egokitu baten eskaintzea da. Karia horretara, egokitzapen batzuk proposatuak dira :
- Ordutegi egokitua
- IEP-ak 21 irakaskuntza ordu proposatzen ditu. Ikasle horiek beraz ordutegi desberdina dute eta ondorioz laguntza terapeutikoa eskola garaian sartzeko ahala eskaintzen zaie. Alabaina, haurraren proiektuaren arabera, eskola denbora 21 ordu baino gehiago izatea gerta daiteke erreferentziazko gelako kurtsoak sartuz.
- 1. Ikastetxearen irekitze orduak :
- a. astelehen, astearte, ostegun, ostirala : 8:35 – 12:15 / Jantokia / 13:50 – 16:35
- b. asteazkena : 8:35 – 12:30
- 2. IEP -aren irekitze orduak :
- a. astelehen, astearte, osteguna : 8:35 – 12:15 / Jantokia / 13:50 – 15:30
- b. asteazkena : hetsia
- c. ostirala : 8:35 – 12:15 / Jantokia / 13:50 – 14:40
- 1. Ikastetxearen irekitze orduak :
8:35etan iristen diren ikasleek, beren proiektuaren arabera, edo erreferentziazko gelako kurtso bat segitzen dute, edo lan egokitu batekin IDZ-ra joaten dira.
- Ikastetxeko zuzendaria
Kolegioko bertze irakasleentzat bezala, IEP-eko irakasleak ikastetxeko zuzendariaren ardurapean dira. Honek irakaskuntzaren, orientazioaren eta ezagutzen ebaluaketen iragan molde ona bermatzen duelarik.
- IEP-eko irakasleak
Lehen mailako irakasle berezituak dira, ahal bezain bat CAPA-SH tituludunak (Certificat d’Aptitude Professionnelle pour les Aides spécialisées, les enseignements adaptés et la scolarisation des élèves en Situation de Handicap). Beren zereginak hauek dira :
- Ekintza guzien antolatzea, kudeatzea eta koordinatzea ;
- Lan programa baten moldatzea ;
- Ikasgaien edukia haur bakoitzari egokitzea, sakontzeak proposatzea, ikasle bakoitzari doakion proiektu berezitu baten finkatzea, gaitasunen liburuxkaren osatzea ;
- Bertze irakasleentzat eta eskola bizitzarentzat erreferentea izatea ;
- Ikasleak orientazio proiekturantz bideratzea ;
- Ikasleak hurbiletik jarraitzea ;
- Familien solaskide nagusia izatea.
- Eskola bizitzarako laguntzaile kolektiboak
(AVS-Co) Irakasle berezituek, eskola inklusio prozesua ahalegintzeko ardura duten AVS-Co laguntzaileak badituzte. AVS-Co laguntzaileak ikasleari laguntza ekartzen dio (edo IEP-ean, edo erreferentziazko gelan beharren arabera). Edozein kasutan laguntzailea ikaslearekin delarik irakasleak ere hor izan behar du (jakinez dokumentalista honela kontsideratua dela).
AVS-Co laguntzailearen zereginak hauek dira :
- lasaitzea ;
- arreta zaintzea ;
- antolaketan laguntzea ;
- kurtsoan zehar ulermenaren hobetzeko laguntza puntualak eskaintzea (konsignak errepikatu / birformulatu eta abar…) ;
- idazkari funtzioa (irakurtzea, idazketara pasatzea, eta abar...) ;
- eta abar.
Irakaslea eta AVS-Co laguntzailearen arteko elkarlana derrigorrezkoa da. AVS-Co denbora osoz (astelehena, asteartea, osteguna ta ostirala 8:35tik 16:30 arte) arituko da aire hartze eta kantinako garaian haurrekin izateko.
- Erreferentziazko gela eta IEP-aren arteko lotura
Ikaslearen proiektuaren arabera eta erreferentziazko gelako irakaslearekin adostasunean, irakasle berezituak urtean zehar moldagarria izan daitekeen ordutegia osatuko du, ikaslearen aitzinamenduak edo zailtasunak kontuan harturik. Erreferentziazko gela eta IEP-aren arteko lotura, hainbat moldetan antola daiteke :
- 1. Ikasleak, erreferentziazko gelan ikasgai bat bere osotasunean segitzen du. Ahalmen urriko haurra ikasgaiari doakion irakaslearen ardurapean da bai lana, bai jarreraren aldetik. Aldiz, erakasle guztiek IEP-eko irakasleari dei egin liezaioke edukia edota formari doazkion egokitzapenen proposatzeko. Ikaslearen proiektuaren arabera, ebaluaketak gelan egoera arruntean iragan daitezke, edo egokitzapen batzuekin, edota AVS-Co-aren laguntzarekin. Ebaluaketak IEP gelan ere egin daitezke.
- 2. Ikasleak, erreferentziazko gelan ikasgai bat moduluka segitzen du (tratatutako gaien eta erabilitako euskarrien arabera). IEP-aren baitan, irakasleak modulu horiek berriz lantzen ditu, bertze ikasgaiekiko loturak egiteko, e.a.
- 3. Erreferentziazko gelako irakasleak IEP-aren esparruan kurtsoak proposatzen ditu.
- 4. Ikaslea, ikasgai batzuentzat, bertze heineko gela arrunt batean ibiltzen da, programa osoki edo moduluka, egokitzapen eta laguntzarekin edo gabe segitzen duelarik.
2. LORTZEKO DIREN HELBURUAK
IEP-ak hiru helburu ditu :
- Gaztearen autonomia pertsonala eta soziala indartzen ahalegintzea
- Sozial eta eskolako ikaspenak, elkar bizitzarako arauen onarpena garatzea, baita ere komunikazio gaitasunak hobetzea ;
- Adostutako lanbide proiektu bat epe luzean gauzatzea.
a. Autonomia
Pertsona bat autonomoa bilakatzen da bere baitatik dituen beharrak neurtzen eta asebetetzen dituelarik ingurumena errespetatuz. Helburua da beraz :
- Kolegioko harat-honatetan, eguneroko jestuetan, materialaren eta lan metodoaren kudeaketan bere autonomiaren garatzea ;
- Bere proiektuaren eragile bilakaraztea. Karia horretara, bilkura ezberdinetan parte har dezan proposatzea garrantzitsua iruditzen zaigu.
b. Eskolako eta sozial mailako ikaspenak
Helburuetariko bat da ikasleari eskaintzea ongi sentituko den eta eskola-sozial ikaspenak lortuko dituen ibilbide egoki bat.
Erreferentziazko gelaren esparruan, ikasleak programa ofiziala segitzen du (edo osoki edo moduluka), baita ere gelako proiektuak egokitzapen batzuekin eta behar orduan AVS-co laguntzarekin. Elkarrekin bizitzeko, ikasle jarduera ikasteko eta bertzeekiko loturak sortzeko gune bat da ere.
IEP-aren esparruan, helburua da bakoitzaren gaitasunak indartzea eta garatzea (irakurketa, idazketa, matematikak, denbora eta espazioa, metodologia eta materialaren kudeaketa) programa ofizialetan eta « socle commun » delakoan oinarrituz. Horretarako, garrantzitsua da haurrak dituen zailtasunak aitzinetik kontuan hartzea : kurtsoen aurretik edota ondotik laguntzak proposatu, forma edota eduki pedagogikoa egokitu, helburuak neurtu, bere emaitzak baikortu eta baloratu eta abar. IEP-a lasaitzeko, segurtamena emateko gune bat da ere.
Ikastetxearen bizi esparruan, ikasleak proiektu eta jarduera ezberdinetan parte hartu behar du. «Hezkuntz Aholkulari Nagusiak IEPeko ikasleen parte hartzea hezkuntza, kultura eta kirol jardueretan ahalegintzen du baita ere elkarbizitzarako (bazkaltze, permanentzia, aire-hartze) denboraldien antolaketa on bat segurtatzen du» (Bulletin officiel n°28 du 15 juillet 2010).
c. Lanbide proiektua
4. mailatik goiti, irakasle berezituak ikaslearen lanbide proiektua lantzen du bere orientazioa prestatzeko gisan, ikastaldi guneak atzemanez eta ikaslea bere lanbide proiektuaren eraikitzen lagunduz.
Horretarako :
- ikasturte hasieran, ikastaldi sektoreen araberan, IEP-eko irakaslea eta Seaskako aholkularia entrepresa batzuekin harremanetan sartuko dira eta Seaskako gurasoei e-mail bat bidaliko diete ;
- ikastaldi datak ikasturte hasieratik planifikatuak izanen dira ;
- eraikitako ikastaldi konbenio berezitua erabiliko da.
3. HELBURU HAUEN BETETZEKO BIDERATU BALIABIDEAK
a. Tresna pedagogikoak
-
- Eskolatze Proiektu Pertsonalizatuaren atal pedagogikoa (GEVA-Sco)
PPS-ak, eskola eta ekintza pedagogiko, psikologiko, hezkuntza arloko, sozial arloko baita ere medikuntza eta paramedikuntza arlokoen jarraipen arauak zehazten ditu. Aditu ezberdinez osaturiko taldeak (EP) du obratzen eta CDA-k adosten. -
- Hiruhileko ebaluaketa fitxa
Ikastetxeko hilabeteko nota agiria eredutzat hartuz, erreferentziazko gelan segitu ikasgaiak dira soilik agertzen irakasleen nota eta oharrekin. Alabaina, kodetze sistema bat martxan jarria izanen da adierazteko kurtsoa edo ebaluaketa egokituak izan direla. -
- Segipen fitxa
berezitua Hiruhileko ebaluaketa fitxarekin batera, IEP-eko irakasleak, ikasleak segitu programa, baita ere burutu ebaluaketak aurkezten duen eta lortzeko diren zeharkako konpetentziak eta gaitasun akademikoak garatzen dituen segipen fitxa berezitu bat ematen du.
Fitxa honek fite irakurtzen den argazki baten emateko helburua du, beste guztia PPSan garatua baita. -
- Lotura liburuxka
.Honi esker, Eskolako Hezkuntza Taldeak, kolegioaren elkar bizitza denboraldien esparruan IEP-eko ikasleei buruzko ohar ezberdinak idatz ditzake eta beraz IEPeko irakaslea eta laguntzailearen arteko lotura errextu.
Kolegio esparruan, IEP-eko irakasleak, bertze irakasleekin egindako elkarlanarekin eta aholkulariaren laguntzarekin, Eskolatze Proiektu Pertsonalizatuaren atal pedagogikoa bete behar du (GECA-Sco). Inklusiorako gaientzat, irakasleek dute haien partea osatu behar. Elkar bizitzarentzat, HAN-ari GEVA-Scoaren ale bat ematen zaio bere xehetasunak ekartzeko. Trimestroka berritzen den proiektua da bertan idatzia den azalpenetan oinarrituz.
b. Proiektuak
-
- IEParen proiektuak
-
- Ikastetxearen proiektuak
-
- Ahalmen urritasunaren prebentzio proiektua
Ikasturte hastapenean, 6.mailako gelakoei ahalmen urritasuna aurkeztua izanen zaie baita ere IEP-aren dispositiboa. Helburua da nagusiki ahalmen urritasuna desberdintasun gisa aurkeztea, denak ezberdinak garela printzipiotzat hartuz eta elkartasuna, errespetua, berdintasuna eta tolerantzia baloreak indartuz. Posible da ikasturtean zehar, euskarri eta animazio ezberdinen bidez jarraipen baten aurreikustea.
IEP-aren esparruan, irakasle adituak gai baten inguruan proiektu bereziak obra ditzake (erreferentziazko gelekin lotura segurtatuz edo ez). Helburua, proiektu konkretu baten inguruan zeharkako konpetentziak eta gaitasun akademikoak uztartzea litzateke, ikasleen alde azkarretan oinarrituz, ikasleak lorpen egoera batean kokatuz.
(eskolako ateraldiak, IALA, Lan Lagunduak, lantegiko ikastaldia, UNSS, bide seguritate agiria, eta abar …). Ikasle bakoitzaren ahalen arabera, ikastetxeko jarduera eta proiektuetan parte hartzea eskatua izanen zaie.
c. Talde lana
Honelako proiektu batean, IEP-a ikastetxearen bizi eta proiektuan osoki parte hartzaile izan dadin, talde lana ezinbestekoa iruditzen zaigu. Irakasle berezituari beraz, erreferentziazko irakasleekiko, zuzendariarekiko, hezkuntza taldearekiko (hezkuntza aholkulari nagusia eta hezitzaileak) etengabeko lotura bermatu behar zaio, koordinatuz. Argi da trukaketa horiek finkatuak ez diren denboraldietan ere iragan daitezkeela, baina une baten plangintzatzea garrantzitsua iruditzen zaigu.
Honela,
- IEP-eko irakasleak astearte oroz irakasle eta hezitzaile taldearekiko kontzertazio bilkuran aipagai baten aurkezteko eskaera egiten ahal du ;
- Hiruhileko kontseiluak informazio trukaketa eta gogoeta baten momentua izan behar du ;
- Urtean bi aldiz egiten den ikasleen itzulia zentzu honetan baliatzen ahal da.
Bestalde, IEP-eko irakasle eta AVS-Co-ari begira :
- astero, IEP-eko irakaslea, kolegioko zuzendaria, aholkulari nagusia eta beharren araberan AVS-Co bilduko dira bilan baten egiteko. Gaien arabera, Seaskako aholkularia deitua izanen da ;
- garaika, IEP-eko AVS-Co eta kolegioko AVS-i guztien arteko bilkura bat antolatuko da, Seaskako aholkulariak eta kolegioko zuzendariak animaturik, hoien pratika eta bizipena aipatzeko.
d. Familiekiko lana
Burasoek proiektuan osoki parte hartzen dute eta beraz hainbat hitzordu antolatuak dira, hala nola :
- Irailan, asteazken eguerdi batez, burasoak IEP egituraren aurkezpen batetara gomitatuak dira.
- Urrian, irakasleak haurraren beharrak neurtu, helburuak finkatu eta ordutegi bat plangintzatu ondoren, eskolatze segipen talde bat (ESS) proposatua da eskolatze proiektu pertsonalizatuaren (GEVA-Sco) adosteko.
- Abenduan, 1. trimestroko zurkaizgoa (tutorea eta IEPko erakaslea) beharren arabera antolatua da hiruilaren bilan baten egiteko. Burrasoei hiruileko ebaluaketa fitxa eta segipen berizi fitxa ematen zaie.
- eskolatze segipen talde bat (ESS) proposatua da ondoko ikasturteko beharren neurtzeko. Bigarren hiruhileko bilan bat egiten da eta ebaluaketa fitxa, segipen bereizi fitxa ematen. (2. trimestroko zurkaizgoa ordezkatzen du).
- Ekainean, 3. trimestroko zurkaizgoa (tutorea eta IEPko erakaslea) beharren arabera antolatua da hirugarren hiruila eta urteko bilanaren egiteko, baita ere ondoko ikasturteko proiektuaren egokitzeko.
e. Kanpoko talde profesionalekiko lana
Familiaren adostasunarekin, IEP-eko irakaslea kanpoko profesionalekin (psikologo, ortofonista, ergoterapeuta, e.a.) harremanetan sar daiteke, eskola proiektuaren esparruan ezinbestekoa iruditzen bazaio. Bestalde, kanpoko profesionalari proposatua izanen zaio, hiruhilean behin iraganen diren bilan bilkuretan parte hartzea.
f. Finkatu bilkurak
- Hezkuntza taldea (EE)
-
- Eskolatze segipen taldea (ESS)
Parte hartzen dute : ikasleak (nahi badu), IEP-eko irakasleak, AVS-co laguntzaileak, hezkuntza aholkulari nagusiak/zuzendariak, tutoreak, burasoak, Integrazio Batzordea burasoen elkarteko ordezkariak, ahalmen urriko haurren segipenaz arduratzen den Seaskako aholkulariak.
Irakasle erreferentearen kabuz, Eskolatze segipen talde bati esker egin ohar guziak batera daitezke eta bidean den eskolatze proiektu pertsonalizatuari (PPS) moldaketak proposa daitezke.
Parte hartzen dute : Hezkunde ministerioko irakasle erreferenteak, ikastetxeko zuzendariak, kanpoko profesionalak, ikasleak (nahi badu), IEP-eko irakasleak, AVS-co laguntzaileak, hezkuntza aholkulari nagusiak, tutoreak, Integrazio Batzordea burasoen elkarteko ordezkariak, ahalmen urriko haurren segipenaz arduratzen den Seaskako aholkulariak.
ESS-en antolatzeko, Seaskako aholkulariak hitzordua finkatzen du Hezkunde Nazionaleko erreferentearekin eta data kolegioko zuzendariari komunikatzen du erakasle/guraso/kanpoko profesionalarekin lotura egiteko.
EE-en antolatzeko Seaskako aholkulariak hitzordua finkatzen du eta data kolegioko zuzendariari komunikatzen du erakasle/guraso/kanpoko profesionalarekin lotura egiteko.
g. Ahalmen urriko haurren eskolatzeaz arduratzen den Seaskako aholkulariaren laguntza
Seaskako aholkulariak, hiruhilean behin behaketa saio bat antolatzen du baita ere irakasle berezitua, hezitzailea, laguntzailea eta irakasle taldearekin lotura segurtatzen. Proiektuen muntatzeko, egokitzapenak ikertzeko, helburuen neurtzeko laguntza ekartzen du.
Aholkulariak, hezkuntza taldean eta eskolatze segipen taldean parte hartzen du.
4. BURURAPENA
IEP dispositiboa, hezkuntza prozesuko fase bat da. Ikasleek, lehenik eta behin beren baitako konfiantza berreskuratu behar dute baita ere lorpen eta aitzinamendu sentimendua bizi izan. Irakaskuntza egoki eta maiz berezitu bat beharrezkoa da, bakoitzaren beharrei erantzuteko eta bakoitza ahal bezain autonomoa bilaka dadin.
IEP dispositiboa Kolegioko egitura bat da, hala nola ikastetxearen eta beraz Seaskaren proiektuetan sartzen den egitura bat da. Ondorioz, euskarak erakaskuntza eta komunikazio hizkuntza izan behar da. Hala ere, IEP dispositibotik pasatzen diren ikasleak ahalmen urriko haurrak dira, eta beraz euskara integratzeko zailtasunak ukaiten ahal dituzte. Dena den, ikasleak euskaraz mintzatzeko indarrak egiten eta ulermen maila minimoa duen bitartean, onartu eta egokitu behar zaio.
Glosarioa
AEEH : Allocation d’Education de l’Enfant Handicapé
ASH : Adaptation scolaire et Scolarisation des élèves Handicapés
AVS-I : Auxiliaire de Vie Scolaire (inclusion Individuelle)
AVS-Co : Auxiliaire de Vie Scolaire (inclusion Collective)
CAMSP : Centre d’Action Médico-Sociale Précoce
CCI : Conseiller Chargé de l’Inclusion
CDAPH : Commission des Droits et de l’Autonomie des Personnes Handicapées
CDAV : Centre de Déficients Auditifs et Visuels
CLIS : Classe d’Inclusion Scolaire
CMP : Centre Médico-Psychologique
CMPP : Centre Médico-Psycho-Pédagogique
DIB : Délégué d’Integrazio Batzordea
EPE : Equipe Pluridisciplinaire d’Evaluation
EREA : Etablissement Régional d’Enseignement Adapté
ESS : Equipe de Suivi de la Scolarisation
GEVA-Sco : volet pédagogique du PPS
IME : Institut Médico-Educatif
ITEP : Institut Thérapeutique Educatif et Pédagogique
MDPH : Maison Départementale des Personnes Handicapées
PAI : Projet d’Accueil Individualisé
PCH : Plan de Compensation du Handicap
PMI : Protection Maternelle et Infantile
PPS : Projet Personnalisé de Scolarisation
SAAAIS : Service d’Aide à l’Acquisition de l’Autonomie et à l’Inclusion Scolaire (déficients visuels)
SEES : Section d’Enseignement et d’Education Spécialisés (déficients auditifs et visuels difficilement « intégrables »)
SEGPA : Section d’Enseignement Général et Professionnel Adapté
SESSAD : Section d’Education Spécialisée et de Soins à Domicile
SSEFIS : Service de Soutien à l’Education Familiale et à l’Inclusion
Scolaire (déficients auditifs)
UPI : Unité Pédagogique d’Inclusion devenue
ULIS : Unité Localisée pour l’Inclusion Scolaire