4. Fisika

FISIKA/KIMIKA – LAUGARRENAK
HELBURUAK -IBILMOLDEA 

ZERTARAKO IKASTEN DUGU FISIKA/KIMIKA ?

  • Inguratzen gaituen munduaren hobe ezagutzeko (lege unibertsalak...)
  • urraspide zientifikoa erabiltzen ikasteko (behatu, galderak egin, hipotesiak egin eta egiaztatu,argumentatu...)
  • esperientzien egiteko (materialaren erabilpena...) 

 

IRAKASLEAREN ESKAKIZUNAK

  • Materiala
    • Sailkatzailean hiru artekari :    jarduerak + kurtsoa, ariketak, eta ebaluazioak
    • Orri sinpleak, entsegu-kaier bat.
    • Idazteko usaiako materiala, erregela eta kalkulagailua.

Material guzia kurtso bakoitzean ukaitea ikaslearen betebeharretan sartzen da. Jarduerak eta ariketak fotokopia moduan emanak izanen dira. 

  • Ibilmoldea
    Kurtsoak esperientzietan oinarrituak dira ; esperientziak ahalen arabera eginen dira, banaka, taldeka edo bat gela osoarentzat. Esperientziak egin eta, jarduera fitxei erantzunen dugu, ondorioen ateratzeko. Esperientzietan segurtasun-arauak bete behar dira, gure burua, ingurumena eta materialaren zainduz.
    Ariketak eginen ditugu, ahalaz gelan (bakarka edo taldean), beste batzuetan etxean. Ariketak gelan lantzean entsegu-kaierean eginen ditugu. Usu ariketa horiek etxean garbira pasa beharko dira. Ariketak gelan zuzenduak izanen dira. Gai bati lotuak diren dokumentu idatzi, filmatu edo beste lantzen ahalko dira ere. Taldekako azalpen batzuk egiten ahalko dira.
    Programaren zati bat IALA asteetan landua izaten ahal da.
    Helburuak menperatuak direnez segurtatzeko, ebaluazioak eginen ditugu. 
  • Ebaluazioa
    Gai bat landua izan ondoan, ebaluazio bat eginen da, egun batzuk utziz prestatzeko. Batzuetan, kontrol berean bi gai ebalua daitezke. Ebaluazioean, jada elkarrekin egindako ariketa bat izanen da beti. Gainera, aurkezpena/adierazpena 2 punturen gainean notatuko da. Ebaluazioa prestatzen laguntzeko, helburu-fitxa bat emana izanen da gai bakoitzaren bukaeran.
    Lan pertsonala ahozko galdeketen bidez edo jakitate-kontrolen bidez ebalua daiteke (hauek aitzinetik abisatuz). Gelako jarrera, parte-hartzea, esperientzien egiteko gaitasunak ere ebaluatuak izanen dira. 
  • Etxerako lana
    Etxean gaiak berrikusi behar dira kurtso batetik bestera (hiztegia, definizioak, esperientziak). Etxerako lana emana izanen da batzuetan (jarduera-fitxak egin, ariketak, ebaluaketak prestatu...). Ariketak orri batean egin behar dira (ez fotokopian berean), sakonki (esaldi osoak egin, adierazpena eta argumentazioa zaindu).

 

URTEAREN PROGRAMA

Inguratzen gaituen airetik molekulara

1-Ura, molekulaz osatu gorputz garbia

2- Airea molekula nahaste bat

3- Errekuntzak

4- Atomoak erreakzio kimikoan

Korronte zuzenaren legeak

5- Korrontearen intensitatea

6- Tentsio elektrikoa

7- Zirkuituetako legeak

8- Erresistentzia

Argia : koloreak eta irudiak

9- Argiak eta koloreak

10- Lenteak

11- Begia

12- Argiaren_abiadura