corine-(r)en bidalketa guztiak


ELKARBIZITZA, ARTEZ ETA PARTEZ

If Matxikoten obra

Aurten, seigarrenekoekin, Eskola Bizitza eta IDZren artean Elkar bizitza eta informatika arloak landuak izan dira. Tailer ezberdinen bidez Ikasleek haien “Elkarbizitza” liburuxka sortu dute (definizioak eta marrazkiak).
If artistarekin harremanetan sartu eta, proiektuarekin heldu ziztzaizkion ideiak tindatu ditu kolegioaren sartzean. Bigarren fase batean, If-ek ikasleekin beraien marrazkiak eta ideiak beraiek margortzea ideia zen, baina itxialdiarengatik ez da bururatua izan.

MILESKER IF! Eta bide batez Hazparneko MARGOLA enpresa eskertzen dugu ere, tindua eskainirik.

https://xalbador.if-matxikote.eus/

“Elkarbizitza” liburuxka :
Ikasleen liburuxka

Lehen bideoa : Gorkak (HAN) proiektuaren nundik norakoak azaltzen ditu.

Bigarren bideoa : If Matxikote artistak egindako obraren xehetasunak azaltzen ditu.


Haurdunaldia eta kontrazepzio metodoak

Biologiko kurtsoan haurdunaldia eta kontrazepzio metodoen inguruan lan egin ondoan, haur sortu berrien zerbitzuan lan egiten duen Maider Franchessena erizaina eta Elai Berasategui emagina errezibitu dituzte 4.ek Seaskako gelan. Ikasleek galdera ugari egin ahal izan dute gai hauen sakontzeko.
Milesker handi bat Seaskako ikasle ohi diren bi profesionalei gomita onarturik.


BOOKTRAILER LEHIAKETA

Euskarazko irakurketa bultzatzeko xedearekin, Kanboko eta Uztaritzeko mediatekek, Itsasuko liburutegiak eta Euskal Hirigune Elkargoak Booktrailer lehiaketa bat antolatu dute Aldudarrak Bideoren partaidetzarekin. Xalbador kolegioko 5.eko ikasleek parte hartu dute aurtengo booktrailer lehiaketako edizioan. 21 lan egin dituzte taldeka banaturik eta horietarik 12 lehiaketara aurkeztu dituzte.
Maiatzaren 6tik 23ra 12 booktrailerrak bozkatzen ahalko dira : www.kanaldude.eus webgunean.
Eta maiatzaren 23an Kanboko L’Aiglon zinema aretoan sari banaketa izanen da, publikoa eta epaimahaiaren saria hain zuzen ere.

BOZKATZEKO : https://kanaldude.eus/booktrailer/

BOZKATU !!!


JUUL KANPAINA 2019 : Liburu fitxa lehiaketa

Aurten, JUUL Kanpaina kari, seigarren eta bosgarrenekoek liburu fitxa lehiaketan parte hartu dute.

Bozken ondotik liburu fitxa egile hoberenak sariztatuak izan dira.

SARIZTATUAK :


1- Aines Ospital eta Pettan Strippentoir

Aines Ospital Oyhamburu



Pettan Strippentoir

2-Urko Lopepe Manzano

Urko Lopepe Manzano

3-Anaiz Beteau Danjoux