corine-(r)en bidalketa guztiak
Durangoko azoka : PortDA! Erronka
PortaDA! erronka
Lehen Hezkuntza eta DBH zein Batxilergo mailetako ikasleentzat lehiaketa berezia antolatu dugu 56. Durangoko Azokarako.
Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izango dira lehiaketako gaia.
Portada horietako irudiak birsortu egin beharko dira, gorputz atalak edota eguneroko objetuak erabilita.
(Jatorria : https://durangokoazoka.eus/eu/ikasle-goiza)
Aurten, Durangoko azokako Ikasle eguna ordezkatzeko azokaren antolatzaileek argazki lehiaketa bat antolatu dute. Gure laugarreneko ikasle batzuk lehiaketan parte hartu dute.
ANTZERKI TAILERRA
Aurten ere, antzerki tailerrak bere ikusgarria eman du. Joan den ostiralean AIEC gelan, tailerreko antzerkilariek “Anartean…” anterkia eman zuten. Nahiz eta urtea zaila eta moztua izan, motibazioa atxiki dute eta horri esker bururaino joan dira. Goresmenak denei, memento goxoak partekatu baititugu.
Brebeta euskaraz !!!
Frantses gobernuak ez digu uzten brebetako zientziako azterketak euskaraz pasatzen. Ezin dugu utzi Frantses gobernua gure manatzen beraz, horren kontra borrokatu behar gira. Beharbada urte huntan lortuko dugu brebeta euskaraz pasatzen baina horrentzat zuen, sustengua behar dugu.
Xalbadorreko ikasle batzordea.
IALA : Street Art
“Kanboko Xalbador kolegiora eramaiten zaituztegu Street Art edo karrikako arteak tokian jaun ta jabe genituela. Aukera hori baliatu dugu Unai Arkauz Rap Tailerra Zizpako kidearekin mintzatzeko Rap tailer bat animatzen zuela 4.eko ikasleekin…” (Radiokultura)
Entzuteko lotura :
Gazteak ez hartu eduki eta jakintzaren kontsumitzaile gisa (Unai Arkauz, RTZ)