corine-(r)en bidalketa guztiak


Etxekoak: kritika literarioa

 

Azaroaren 16an, 4.eko ikasleak Huts teatroaren Etxekoak antzerkia ikustera joan gira Luhusoko Harri Xuri gelara.

Antzerki honetan, Maddi neska gaztea etxera sartzen da, maitemindurik. Afrikan egon da urtebete eta han du ezagutu Mamadou. “Beltza da, eta ederra, zentzu guzietan” dio Maddik.

Etxean eta herrian, onartuko ote dute maitasun hori? Familiak, Imanol, Amama eta Goiok, nola hartuko du berri hura?

Amamak argiki adierazten dio Maddiri euskaldun bat nahiagoko zuela. Goiok, aldiz, sentimentala baita, haien maitasuna idealizatzen du, legeak eman zailtasun guziak ulertu gabe. Maddik ere ez du dudatzen Mamadou Afrikatik etorriko dela paper-gabea eta pobrea izanagatik: maitasuna badelarik, eskubidea badagoela pentsatzen du. Baina mundua injustoa da eta hori ulertarazi nahi dio Imanolek: lege eta muga absurdoak hor dira.

Antzerki honek maitasuna, arrazakeria, immigrazioa aipatzen ditu.

Antzerki honetan momentu irrigarriak eta absurdoak daude. Irri egin dugu Goio Mamadourekin telefonoan mintzo delarik eta Goiori “Txolin” deitzen diotelarik maitasunez hitz egiten duelako.

Antzerki hori biziki maitatu dugu eta ikustera joatea aholkatzen dizuegu memento goxo eta irrigarri bat pasatuko duzuelako, gizarte gaiei buruz gogoeta sakona piztuz.

Nahia Echeberry Larcabal ; Luken Noden ; Betti Albor; Irati Forsans-Aire; Joana Dubourg-Hiriart (4A)


IALA ESKOLA

“Aldi honetan ere lanean ongi aritu izan gira, eskola ezberdinen gaia jorratuz. Kanpoko partaideek beste eskola esperientziak aipatu dizkiete gure ikasleer (Iparraldeko erlegintza eskola, Pariseko “lycée auto-géré” delakoa, Bizi toki…), tailer biziak izan dira (antzerkia Manex Fusch-ekin, kirola, zinema, marrazki akademikoa), filmeen proiekzioak eta, bistan dena, erakasleek prestatu ekimen interesgarriak : sukaldaritza , pentsamolde dibergentea, euskararen erakaskuntzaren eta SEASKAren historia, etab…

Erakasleek ekarritako haien ikasle denborako argazkiekin egindako erakusketa biziki preziatu dute ikasleek (irri anitz izan dira!).

Eskola ezberdinak aipatzeaz gain sormena garatzeko eta bultzatzeko ekimenak martxan jartzen saiatu gira. Bukaerako ekoizpena ildo horretan zegoen: “biharko ikastola asmatu eta aurkeztu”…

Usaiako ikasleen esku hartze baikorra eta aktiboa ikusi dugu…

Are, animo, 14. IALA hurbiltzen zaigu…”


JUUL KANPAINA 2015 : 5A BOOKTRAILER

Aurtengo JUUL KANPAINA kari, euskarazko irakasle eta dokumentalistarekin 6. eta 5.ko ikasleek bootrailerrak sortu dituzte.
-Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo/diaporama muntaia da.
-Booktrailerren helburu nagusiak dira :
1-Booktrailer bat egiten ikasi, liburuaren ezaugarriak zeintzuk diren aztertuz (idazlea, marrazkilaria, argitaletxea etab…).
2-Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak landu.
3-Irakurzaletasuna sustatu.
4-Material eta teknika berriak erabiltzen ikasi.
5-Asmo komunikatiboa, azalpena eta argumentazioa landu.

BOOKTRAILER :

5A :
919293949596979899100101102103104105


JUUL KANPAINA 2015 : 5B BOOKTRAILER

Aurtengo JUUL KANPAINA kari, euskarazko irakasle eta dokumentalistarekin 6. eta 5.ko ikasleek bootrailerrak sortu dituzte.
-Booktrailerra liburu bat iragartzeko sortutako bideo/diaporama muntaia da.
-Booktrailerren helburu nagusiak dira :
1-Booktrailer bat egiten ikasi, liburuaren ezaugarriak zeintzuk diren aztertuz (idazlea, marrazkilaria, argitaletxea etab…).
2-Hizkuntza eta komunikazio trebetasunak landu.
3-Irakurzaletasuna sustatu.
4-Material eta teknika berriak erabiltzen ikasi.
5-Asmo komunikatiboa, azalpena eta argumentazioa landu.

BOOKTRAILER :

5B :
18192021232324252627282930313233343536373839404142