corine-(r)en bidalketa guztiak


STAR WARS 7

STAR WARS 7 berria, zineman atera da abenduaren 16an, Disneyk finantzaturik. Pertsonaia eta istorio berri bat hasi da, handi eta tipientzat egina. Miliar bat $ ordaindu dute filme berri hau finantzatzeko, hots, inperio berri bat sortu da Kylo Ren buruan. Stormtrooper batek erresistentzia integratu du «  Lehen Ordrea »ren kontra borrokatzeko.

STAR

THE FORCE AWAPENS

WARS

Harrison Ford, Mark Hamil, Karic Fisher,Adam Driver, John Boyega eta Daisy Ridleyrekin Star Warsek bersorkuntza bat biziarazi du. Baina batzuk diote lehen 6 eszenekin osatua dela eta « Remake » bat dela, baina filme on bat da.

Eneko

Eneko M.H.

Mattin
Mattin

Haitz
Haitz

Ekaitz
Ekaitz


DURANGOKO AZOKA

Urtero bezala, Xalbador kolegioko 4.eko ikasleak Durangoko azokara joan gara. Goizeko 9:00etan autobusa hartu dugu eta 11:00etan iritsi gara. Lau taldetan banaturik, bakoitzak bere egitaraua segitu du. Lehen taldea azokara joan den bitartean, bigarrena aldiz zinemara joan da, bikoizketa tailerra segitzera eta azken bi taldeak hiria bisitatzera.

Durangoko azoka biziki handia da eta urtero jende anitz biltzen da. Duela 50 urte hasi zen egiten eta gaur egun ere Euskal-Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da. Bestalde, idazleek eta musikariek haien irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Batez ere kulturzaleen eta euskaldun guzien topalekua da.

Egun horretan Katixa Agirre idazle irakasleak, ikus-entzunezkoetan dagoen sexismoa aipatu digu. Bikoizketa tailerrean aldiz Doraemon marrazki biziduneko bikoizketa egileak gurekin mintzatu dira eta ondotik gu ere marrazki biziduna doblatzen saiatu gara. Hiriaren bisitari esker, galdezketa eta mapa batekin, Durango hiriaren eraikuntza nagusiak eta hango Historia ezagutzeko parada ukan dugu.

Horra Durangoko azokan egin ditugun aktibitate ezberdinak. Han anitz ikasi eta ikusi dugu!

Idoia Hirigoien eta Leire Echelecu (4C)


Etxekoak: kritika literarioa

 

Azaroaren 16an, 4.eko ikasleak Huts teatroaren Etxekoak antzerkia ikustera joan gira Luhusoko Harri Xuri gelara.

Antzerki honetan, Maddi neska gaztea etxera sartzen da, maitemindurik. Afrikan egon da urtebete eta han du ezagutu Mamadou. “Beltza da, eta ederra, zentzu guzietan” dio Maddik.

Etxean eta herrian, onartuko ote dute maitasun hori? Familiak, Imanol, Amama eta Goiok, nola hartuko du berri hura?

Amamak argiki adierazten dio Maddiri euskaldun bat nahiagoko zuela. Goiok, aldiz, sentimentala baita, haien maitasuna idealizatzen du, legeak eman zailtasun guziak ulertu gabe. Maddik ere ez du dudatzen Mamadou Afrikatik etorriko dela paper-gabea eta pobrea izanagatik: maitasuna badelarik, eskubidea badagoela pentsatzen du. Baina mundua injustoa da eta hori ulertarazi nahi dio Imanolek: lege eta muga absurdoak hor dira.

Antzerki honek maitasuna, arrazakeria, immigrazioa aipatzen ditu.

Antzerki honetan momentu irrigarriak eta absurdoak daude. Irri egin dugu Goio Mamadourekin telefonoan mintzo delarik eta Goiori “Txolin” deitzen diotelarik maitasunez hitz egiten duelako.

Antzerki hori biziki maitatu dugu eta ikustera joatea aholkatzen dizuegu memento goxo eta irrigarri bat pasatuko duzuelako, gizarte gaiei buruz gogoeta sakona piztuz.

Nahia Echeberry Larcabal ; Luken Noden ; Betti Albor; Irati Forsans-Aire; Joana Dubourg-Hiriart (4A)


IALA ESKOLA

“Aldi honetan ere lanean ongi aritu izan gira, eskola ezberdinen gaia jorratuz. Kanpoko partaideek beste eskola esperientziak aipatu dizkiete gure ikasleer (Iparraldeko erlegintza eskola, Pariseko “lycée auto-géré” delakoa, Bizi toki…), tailer biziak izan dira (antzerkia Manex Fusch-ekin, kirola, zinema, marrazki akademikoa), filmeen proiekzioak eta, bistan dena, erakasleek prestatu ekimen interesgarriak : sukaldaritza , pentsamolde dibergentea, euskararen erakaskuntzaren eta SEASKAren historia, etab…

Erakasleek ekarritako haien ikasle denborako argazkiekin egindako erakusketa biziki preziatu dute ikasleek (irri anitz izan dira!).

Eskola ezberdinak aipatzeaz gain sormena garatzeko eta bultzatzeko ekimenak martxan jartzen saiatu gira. Bukaerako ekoizpena ildo horretan zegoen: “biharko ikastola asmatu eta aurkeztu”…

Usaiako ikasleen esku hartze baikorra eta aktiboa ikusi dugu…

Are, animo, 14. IALA hurbiltzen zaigu…”