corine-(r)en bidalketa guztiak
BERTSO TAILERRA
Bertso tailerrari amaiera emateko, martxoaren 28an 6.eko ikasle guztiak Seaskara joan ginen bertso saio baten entzutera. Maddi Sarasua, Haira Aizpurua, Haize Lekuona eta Amets Arzallus bertsolariak jin ziren kolegiora.
6Bko bost ikaslek gai emaile lana egiteko xantza ukan genuen. Ainhoa Sarasuak prestatutako gai bikainak irakurri genituen, estresa pixka batekin. Zorionez, giro ona izan zen eta denak errespetuz aritu ginen bertsolariak entzuten.
Momentu goxo bat pasa genuen konpania onean. Bukaeran, Ainhoak gitarraz lagundurik, ikasle eta bertsolariek Xalbadorren « Herria eta hizkuntza » bertso sorta kantatu genuen.
Xane, Eneka, Ainhoa, Kattalin eta Jone.



LIBURU IBILTARIA 2022
LIBURU IBILTARIA sortzen dugu denon artean. Bilboko ABUSU Ikastolak, IBILALDIA antolatzaileak, liburuari hasiera eman dio eta gero, ikastolaz ikastola, osatzen joaten da, TAFALLA ikastolak, NAFARROA OINEZeko antolatzaileak, bukaera eman arte. Ikastola bakoitzak orrialde bat betetzen du (testua eta marrazkia).
Aste honetan LIBURU IBILTARIA XALBADOR kolegioan dugu !






Agur maska!
Martxoaren 14 honetan ikasleek agur esan diote 2 urteko garai eta maskari… DANTZATUZ !
AZTERKETA EUSKARAZ : Kantuaren grabaketa
XALBADOR kologioko ikasle batzordeko kideek Azterketa Euskaraz kantuaren grabaketan parte hartu dute ! Kantuaren hitzak Odei Barrosok idatzi ditu eta doinua Xutik taldeak jarri du.
Laster aterako da kantua! Belarriak luza eta segi dezagun Azterketak Euskaraz aldarrikatzen ! LORTU ARTE !

