Aurtengo lehen IALA astea, Xalbadorren 40. urteurrenari buruzkoa izan da. Gai horri helduta, 5.mailako ikasleek Arte Plastiko eta Teknologiako irakasleekin “Xalbadorreko eraikinen garapena 40 urtean” azaldu dute bideo batean. Horretarako, Xalbadorreko eraikinen historia landu dute: noiz, zer eta zergatik eraikia edo arraberritua izan zen eraikin bakoitza. Gero beraien gidoiak prestatu eta Stopmotion logizielarekin, argazkiak hartuz eta soinua grabatuz, hemen ikusgai dituzuen bezalako bideoak sortu dituzte taldeka.
Ikuskizun on!