Iturri zaharretik ur berria
Aste honetan guk ere iturri zaharretik edan dugu. Gure iturri zaharra euskal kantagintza herrikoia izan da : aspaldiko kantu herrikoiak, baita XX. mendearen 60. eta 70. hamarkadetan sortutako kantu batzuk.
Ikusi dugu kantu zahar horiek iturriaren ur berria bezala direla : ondare bizia, gure kulturan ongi sustraituak eta belaunaldi guzienak. Atzokoak, egungoak eta biharkoak !
Kantu bakoitzaren historia eta ezaugarriak landu ditugu: egilea, kantaria, aipaturiko gaia(k), lemak, testuinguru historikoa, mezua (baldin bada), adierazten eta sortzen dituzten emozioak, haien garrantzia Euskal Herrian (jendeak nola errezibitu duen ? Bere eragina gizartean ?…)…
Kantaldia kolegioan
Urriaren 18an opari ederra ukan dugu : Maider Iciaga, Nahia Zubeldia, Kamila Zubeldia, Aguxtin Alkhat, Watson, Mixel Ducau, Peio Ospital eta Amaia Aire kantariek bisita egin digute. Geletan ibili dira, ikasleekin mintzatzen, eta arratsaldean kantaldia eskaini digute, 300 ikasleen aitzinean.
Baga Biga Higa mintzaldia, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantariekin
Urriaren 19an, Sanoki gelan (Itsasu) gurasoak eta ikasleak kantaldi-mintzaldi baten entzutera gonbidatuak izan dira. Gaualdi polita izan da, guraso eta ikasle anitz hurbildu dira.
Proiektua : “Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena
helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldi-
kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren
gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko
garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.”
Kantaldia ikastetxean.
Baga Biga Higa mintzaldia Itsasun.
Kantu piknika