5.URTEKOEN BISITA

1-Xalbadorrera etorri dira,
aste hontan anitz lagun;
Baiona eta Arberoako
ikastolakoak demagun.
Nahiz (e)ta 5. urtekoak izan,
diren guretzako egun;
ea heldu den urtean haiek
taian ez diren txapeldun

2-Biziki lasai atzeman ditut
guri konparatuz iaz,
gu harrituak gelditu ginen
egin genuen jauziaz.
Biziki kontent iduri zuten,
hemengo giro alaiaz,
baina, halere Xalbadorrera
jin ziren haien kuraiaz.

3-Nik haur bat baino pixka gehiago
ikusi dut beldurtua,
nire gustuko anitzek zuten
kolegioa haiek hautatua.
Piknika edo atsaskaria,
batzuek zuten hartua,
ikastola anitz etorri ziren
eta ez da oino bukatua.

Irantzu