ZATOZTE HERRI URRATSERA

Doinua: Iturringo arotza

  1. Maiatzaren 8an,
    Herri Urrats dugu
    Euskaraz bizitzea
    baitugu helburu
    Festan izanen dira
    gorputz eta buru
    Ongi pasako dugu
    guziok seguru!!!

     

  2. Kantu berria dute
    jadanik atera!
    Fite ukanen dugu
    ikasteko aukera
    Denentzako mezu bat
    horrekin batera:
    MAIATZAREN 8AN
    DENOK SENPERERA!!!

Irantzu