Pedagogia aktiboa, hezkuntza talde motibatua

Mota desberdinetako lan metodoak erabiltzen dira, ikasleak bere jakintzak eraiki ditzan. Helburu pedagogiko nagusietariko bat da taldeko ikerketa edota ikerketa pertsonalean sakontzea.
Pedagogia taldearen antolaketa
Mailaka :  Geletako irakasle arduradunak astero elkarren artean biltzen dira, eta bi astero zuzendaria eta hezkuntza aholkulariarekin. Bilkura horiek irakasleen ordutegian sartuak dira. Helburuak : Mailaka koherentzia atxikitzea arlo desberdinetan :
      • gelaren jarraipenean
      • lan giroa, jarrerak eta abar,
      • ikaslearen jarraipenean,
      • ikastetxea eta gelaren arteko lotura (ikasleen kontzertazio orduak),
      • ikasleen igurikatzeei erantzuteko, proiektuen obratzeko.
  Gaika :  Ber gaiko irakasleen arteko bilkura. Helburuak : Ondoko arloei dagokienez, koherentzia segurtatzea ber gaiko irakasleen artean :
        • programen jarraipena,
        • lan metodoak,
        • ebaluazioa,
        • proiektu berezien eramateak,
        • ikasleen jarraipena,
        • eta abar
  Astearteroko irakasleen kontzertazio bilkurak, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara, irakasle guziak eta hezkuntza talde osoa biltzen ditu :
          • Elkarrekiko gogoetak trukatzeko, ikasleen jarraipena, proiektuen finkatzeko eta ikastetxearen proiektuari dagokion zer-nahiren bideratzeko.
  Pedagogia egunetako gaiak, hiruhilekoan behin, partaide guzien artean erabakitzen dira eta formakuntza beharrei lotuak dira :
            • praktika pedagogikoak,
            • ikasteko bide desberdinetan oinarritzen den pedagogia,
            • ebaluaketa,
            • eta abar.
            • proiektu berezien eramatea eta jarraitzea,
Kanpoko profesional bat etorrarazten ahal dugu.