Ikaslearen jarraipena

Ikaslearen jarraipena

    • Irakasle bakoitzak bere ikas-arloan
    • Zurkaitzak
    • Hezkuntza aholkulariak
    • Eta zuzendariak kasu batzuetan, urtean zehar, irakasle eta burasoen arteko bilkuretan :
        • Ikasturte hastapenean, aurkezpen bilkuran
        • Zurkaizgoan
Ikasleen aitzinamendua neurtzeko tresnak :

Easyscol

    • Etxeko lanak ez ditzaten ahantz edota kontsignak gaizki hartuak baldin badira zuzen ditzaten, ikasleak eta familiak Easyscol gunea balia dezake, non irakasleak etxeko lanak eta ebaluazio egunak idazten dituen. Familia bakoitzak erabiltzaile-izen bat eta pasahitza jasotzen du, eta bere haurraren testu-kaiera, emaitzak eta eskola bizitzari buruzko informazioak segi ditzake.

Lotura liburuxka

Lotura liburuxkaren helburu nagusiak :

    • ikastetxe, buraso eta ikasleen arteko lotura atxikitzea
    • ikasleen jarrerak, ikas prozesuari eta edozeri buruzko informazioak pasatzea.

Ebaluazio fitxa (urtean 3) hiruhilekoaren bukaeran.

    • Irakasleak ikaslearen lana eta jarrerari buruzko fitxa bat betetzen du eta ikaslearekin komentatzen
    • Irakasleak eta zuzendaritza biltzen dira informazio guzien batzeko eta sintesiaren egiteko, ikaslearen emaitzen ebaluatzeko eta bere ikasketen eta orientazioari buruzko proposamenen egiteko. Ikasleak bere ebaluazio fitxa guziak atxikitzen ditu bere burasoek izenpetu ondoren. Horrela fitxa batetik bestera bere emaitzen gorabeherak segitzen ahal ditu

Ziklo bukaeran, familiei konpetentzien ebaluazioa helarazten zaie, 6.ean eta 3.ean.

Kontratua : gelako kontseiluak edo hezkuntza taldeko partaide batek proposatzen ahal du. Ikasleak eta bere burasoek onartua. Talde pedagogikoak proposatu aterabideetan ikaslearen inplikazioa du helburu.