Zientzia Azoka (Bilbo)

Goizean Elhuyarrek antolatu zientzia azoka bisitatu dugu. Ondotik,
tailer bat egin dugu hondartzetan eta eguneroko produktuetan diren
mikro plastiko eta nano plastikoari buruz. Lehenik, hautatu dugun
hortz pasta filtro batean pausatu dugu eta ondotik ura gehitu dugu,
nahasketa baten egiteko. Mikroskopian nahasketa hori aztertu dugu,
eta ohartu gara kutsatua zela. Gero hondartzako hondarra ikusi
dugu eta ohartu gara plastiko anitz bazela.

Arratsalde hastapenean gure txandak antolatu ditugu BIO eta MAT-en egindako proiektuen aurkezteko. Ikasle multzo batek BIO-n egindako SEXUALITATEAri buruzko jokoa aurkeztu du, beste batek airearen kutsadura neurketa ezberdinak eta azken batek Xalbador kolegioko ikasleen pantailen erabilera.

Talde bakoitzak etxetxo bat zuen afitxekin apaintzeko eta proiektua aurkezteko. Jendea hurbildu zaigu, batez ere beste ikastetxeetako ikasleak eta pozik azaldu diegu gure proiektua.


BERTSO TAILERRA

Bertso tailerrari amaiera emateko, martxoaren 28an 6.eko ikasle guztiak Seaskara joan ginen bertso saio baten entzutera. Maddi Sarasua, Haira Aizpurua, Haize Lekuona eta Amets Arzallus bertsolariak jin ziren kolegiora.

6Bko bost ikaslek gai emaile lana egiteko xantza ukan genuen. Ainhoa Sarasuak prestatutako gai bikainak irakurri genituen, estresa pixka batekin. Zorionez, giro ona izan zen eta denak errespetuz aritu ginen bertsolariak entzuten.

Momentu goxo bat pasa genuen konpania onean. Bukaeran, Ainhoak gitarraz lagundurik, ikasle eta bertsolariek Xalbadorren « Herria eta hizkuntza » bertso sorta kantatu genuen.

Xane, Eneka, Ainhoa, Kattalin eta Jone.


LIBURU IBILTARIA 2022

LIBURU IBILTARIA sortzen dugu denon artean. Bilboko ABUSU Ikastolak, IBILALDIA antolatzaileak, liburuari hasiera eman dio eta gero, ikastolaz ikastola, osatzen joaten da, TAFALLA ikastolak, NAFARROA OINEZeko antolatzaileak, bukaera eman arte. Ikastola bakoitzak orrialde bat betetzen du (testua eta marrazkia).

Aste honetan LIBURU IBILTARIA XALBADOR kolegioan dugu !