Aintzin solasa

Hizkuntza berezitasunarekin, etengabeko desafioa den kolegioa

Gaur egun, Ipar Euskal Herriko arlo kultural eta linguistikoan, Kanboko Xalbador Kolegioa, Lartzabaleko Erdozaintzi Etxart eta Ziburuko P. Larzabal kolegioak, ikasketa eta harremanetan euskara erabiltzen duten kolegio bakarrak dira. 
Europa eleanitzaren barnean, gure ikastetxeek euskarari irakaskuntza-hizkuntzaren estatutu osoa ematen diote eta, halaber, gure herriaren nortasun kulturalaren eratzean parte hartzen dute.      

Ikastetxe-proiektu bat  

Ama ikastolaren eta lehen mailaren jarraipen eta osagaia, gaztearen funtsezko heziketa bermatzen duena : Seaskaren filosofiari jarraituz, "... Euskal gazte ireki, arduradun eta herritarra garatzea ahalbidetzen duena ..." (ikus Seaskaren hezkuntza proiektua), "...denentzat ezagutua den formakuntza..." helburu orokorra lortzeko duen arduraz kontziente dena, helburu zehatzen gauzatzearen berme diren komunitateko partaide bakoitzari bere tokia ematen diona.