Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea

BOOKTRAILER

Aurten gure 5.ekoek EKE eta IKASek antolatutako Booktrailer lehiaketan parte hartu dute. Booktrailer (book = liburua / trailer = iragarki laburra) liburu bat irakurtzeko gogoa pizteko erabiltzen den bideo labur bat da.
Apirilaren 30ean, Baigorri eta Hendaiako ikasle batzuekin batera, Kanboko L’Aiglon zinegelan ikasleek haien lanak begiratu dituzte eta bozka baten ondotik Xalbadorrekoek bi sari irabazi dituzte :
-“Irakurtzeko gogoarena” : Onin eta surf txapelketa (Ainara eta Xexili).
-“Bozka gehien bildu duen booktrailerra” : Beldurraren gaztelua : Errauts uhartea (Xan, Jokin eta Kaiet).

IKASLEEN BOOKTRAILERRAK


FESTIVAL LATINOAMERICANO DE BIARRITZ

FESTIVAL LATINOAMERICANO DE BIARRITZ

Este ano, por primera vez, fuimos un grupo de voluntarios e interesados de 3ro al Festival de cine latinoamericano de Biarritz, el 26 de septiembre de 2023. Su objetivo es promover el cine latinoamericano trayendo a sus direcotre.a.s y actores/actrices, y al mismo tiempo, hacer conocer las realidades diversas de los países latinos.

Es una gran ocasión de ver largometrajes, cortometrajes y documentales tanto conocidos como nuevos. Así, a la profesora le pareció una oportunidad y manera de vincular con lo trabajado en clase.

Fuimos en autobús y anduvimos por las exposiciones y los puestos mirando los carteles sobre los invitados, un cómic sobre el Presidente chileno Salvador Allende y el Golpe de Estado del 11 de septiembre de 1973. También miramos pulseras, objetos latinos, una exposición de bordados y algunos probamos dulces de Argentina.

Vimos la película argentina “Las pibas poderas” y luego la película cubana tan famosa “Fresa y chocolate”, en versión original, con la presencia de sus dos protagonistas : Jorge Perugorria y Vladimir Cruz.

¡Pasamos un lindo día por Biarritz y la cultura latinoamericana!

Euskarazko bertsioa :

Aurten, lehen aldiko, 3.eko ikasle interesatu eta bolondres talde bat joan ginen Biarritzeko latinoamerikar zinemaldira, 2023ko irailaren 26an.

Festibalaren helburua, latinoamerikar zinema sustatzea da, lehengo eta oraingo zuzendariak eta antzezleak ekar arariz, eta herri latinoamerikarren errealitateak ezagutaraztea. Horrela, gaztelerako kurtsoetan landurikoarekin loturak egiteko parada zela iruditu zaio irakasleari.

Autobusez joan ginen eta erakusketa ugarietatik ibili ginen gai ezberdinak isladatzen zituztenak : Salvador Allende txiletar lehendakaria eta 1973ko irailaren 11ko Estatu kolpeari buruzko komikia, festibaleko gomitak, eskuz josiriko oihal brodatuak, Txileko gizartearen islada.

Halaber, objektu, jantzi, bitxiz beteriko erakus-mahainak begiratu genituen, eta batzuk Argentinako bixkotxa bat dastatu genuen ere bai. 

Argentinako “Las pibas poderosas” eta gero Kubako “Fresa y chocolate” filma ezaguna berezko bertsioan ikusi genituen zinema gela eroso eta bikainetan. Azken honen antzezleak ikusi eta entzun ahal izan genituen : Jorge Perugorria eta Vladimir Cruz.

Egun biziki goxoa igaro genuen Biarritz eta latinoamerikar kulturan gaindi!


Robotika

Ekainean Jon Siviter etorri zaigu kolegiora robotika eta elektronika tailerrak eskaintzera ingeleraz. Robotika Cubelets moduluekin Xalbador’Oren batean izan zen eta batez ere 6. mailako ikasleak motibatu ziren. Elektronika 5A et 5Bko teknologia saioetan landu zuten : zirkuituak nola egin, helize bat aireztatzen eta irrati bat montatzen ikasi zuten. Denak pozik ziren emaitzarekin eta ikasitakoarekin. Thank you Jon !