Kategoriaren artxiboa: Ikasleen xokoa


5.URTEKOEN BISITA

1-Xalbadorrera etorri dira,
aste hontan anitz lagun;
Baiona eta Arberoako
ikastolakoak demagun.
Nahiz (e)ta 5. urtekoak izan,
diren guretzako egun;
ea heldu den urtean haiek
taian ez diren txapeldun

2-Biziki lasai atzeman ditut
guri konparatuz iaz,
gu harrituak gelditu ginen
egin genuen jauziaz.
Biziki kontent iduri zuten,
hemengo giro alaiaz,
baina, halere Xalbadorrera
jin ziren haien kuraiaz.

3-Nik haur bat baino pixka gehiago
ikusi dut beldurtua,
nire gustuko anitzek zuten
kolegioa haiek hautatua.
Piknika edo atsaskaria,
batzuek zuten hartua,
ikastola anitz etorri ziren
eta ez da oino bukatua.

Irantzu


DANTZA IKUSGARRIA HAZPARNEN

Urtarrilaren 25an, Mendea gelan (Hazparnen), dantza ikusgarri bat izanen da, 20:30tatik aitzina.
Lehenik, haurrak euskal dantza batzuk eginen dituzte, gero helduek haien dantzak aurkeztuko dizkigute KORRONTZI taldearekin.

KORRONTZI taldea : Euskal herriko folk taldea da. Korrintziren eta dantzaren arteko harremana.
OINKARI dantza taldearekin abiatu zen “KORRINTZI DANTZAN” proiektuaren harira, ELGAR OINKA dantza taldeari gomita luzatu diote haiekin dantzatzeko!

ZATOZTE, LAGUNEKIN FAMILIAREKIN…
ETA MEZUA PASARAZI!!!!!

                                                          URTARRILAREN 23AN, DENOK HAZPARNERA!!!!!!

Irantzu


JURASSIC WORLD FILMA

Duela aspaldi sortutako abentura filma bat da.

Rick Jaffa, Derek Connoly, Amanda Silver eta Trevorrow eszena kudeatzaileak dira.

Aktoreak, Chris Pratt, Bryce Dalloy Howard, Omar Sy, Katie McGrath eta B.O. Wong dira.

Filma hau biziki maitatu dut abenturak eta jakinmina agertzen direlako, besteak beste.

Istorioa: dinosauroa parke batean. Dinosauro batek bere parketik ihes egiten du eta arazo anitz sortzen ditu.

Gaspard_Jurassic_world

Gaspard