Kategoriaren artxiboak: IDZ


JUUL KANPAINA

LIBURU FITXA EDERRENAREN

LEHIAKETA

SARI BANAKETA

05/24an

Eguerdiko pausan IDZan

SARIZTATUAK

1-Netsanet Iriart-Charritton 6B

2- Pettan Belda Xurio 6D

3- Alaia Migueltorena 6C

Graxiana Larronde 5B

Elaia Rodriguez 5B


JUUL KANPAINA 2016

LIBURU HAUTATUENAK IPARRALDEAN

SEIGARRENAK : D KATEGORIA

1 D Magali Le Huche Pintto eta Orkestra 2015
2 D Jeff Kinney Gizajo baten egunkaria 4: Egun zakurrak 2012
2 D Begoña Ibarrola Zubiberako zubia 2014
3 D Toti Martínez de Lezea Nur eta altxorraren kutxa 2015
3 D Toti Martínez de Lezea Nur eta dortoken uhartea 2013


BOSGARRENAK : E KATEGORIA

1 E Toti Martínez de Lezea Nur eta dortoken uhartea 2013
1 E Toti Martínez de Lezea Nur eta altxorraren kutxa 2015
2 E Jeff Kinney Gizajo baten egunkaria 3 Hauxe besterik ez nuen behar! 2012
2 E Jeff Kinney Gizajo baten egunkaria 4: Egun zakurrak 2012
3 E Charles Dickens Oliver Twist 2014
3 E Ramon Olasagasti Ipurtargien herrian 2014

JUUL 2016 Liburu Hautatuenak IPARRALDE


DURANGOKO AZOKA

Urtero bezala, Xalbador kolegioko 4.eko ikasleak Durangoko azokara joan gara. Goizeko 9:00etan autobusa hartu dugu eta 11:00etan iritsi gara. Lau taldetan banaturik, bakoitzak bere egitaraua segitu du. Lehen taldea azokara joan den bitartean, bigarrena aldiz zinemara joan da, bikoizketa tailerra segitzera eta azken bi taldeak hiria bisitatzera.

Durangoko azoka biziki handia da eta urtero jende anitz biltzen da. Duela 50 urte hasi zen egiten eta gaur egun ere Euskal-Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da. Bestalde, idazleek eta musikariek haien irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Batez ere kulturzaleen eta euskaldun guzien topalekua da.

Egun horretan Katixa Agirre idazle irakasleak, ikus-entzunezkoetan dagoen sexismoa aipatu digu. Bikoizketa tailerrean aldiz Doraemon marrazki biziduneko bikoizketa egileak gurekin mintzatu dira eta ondotik gu ere marrazki biziduna doblatzen saiatu gara. Hiriaren bisitari esker, galdezketa eta mapa batekin, Durango hiriaren eraikuntza nagusiak eta hango Historia ezagutzeko parada ukan dugu.

Horra Durangoko azokan egin ditugun aktibitate ezberdinak. Han anitz ikasi eta ikusi dugu!

Idoia Hirigoien eta Leire Echelecu (4C)