BECtso saioa Xalbadorren ere

Bectso afitxabertso compo

Apirilaren 18an, larunbatez, 18:00etan Bectso saioa iraganen da Baionako antzokian, Seaskak antolaturik : azken bertsolari txapelketa nagusiko zortzi finalistekin. Bertsulariak Ziburuko ikastolaren alde ariko dira. Txartelak Xalbadorren salgai dira, eta interesatua denak eska ditzala, tokiak mugatuak baitira.

Gertakari horri oihartzuna eman nahiean,  Bectso aurre-saioa antolatu dugu Xalbadorren, apirilaren 8an, asteazken eguerdiz. Egun horretan ez dugu Jantegin bazkalduko eta bakoitzak bere etxeko janaria ekarriko du, izpiritu goxo batean denek elgarrekin denbora polita iragaiteko asmoz, 12:15etatik 13ak artean.   Ondotik, 13etatik 13:50ak arte, SUSTRAI COLINA bertsolari eta ikasle ohia bisitan etorriko zaigu. Gure ikasle bertsolariek ere esku hartuko dute Sustrairekin antolatuko den momentu berezi horretan.

Ekimen horren bidez, Baionako Bectso saiora joan daitezen ikasleak motibatzeaz gain, bertsolaritzaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, gure hizkuntza, historia eta kulturaren transmisio tresna baita, hots euskal nortasunaren babeslea.