5. Fisika

FISIKA/KIMIKA – BOSGARRENAK
HELBURUAK -IBILMOLDEA

ZERTARAKO IKASTEN DUGU FISIKA/KIMIKA ?

  • inguratzen gaituen munduaren hobe ezagutzeko (lege unibertsalak...)
  • urraspide zientifikoa erabiltzen ikasteko (behatu, galderak egin, hipotesiak egin eta egiaztatu, argumentatu...)
  • esperientzien egiteko (materialaren erabilpena...)

ERAKASLEAREN ESKAKIZUNAK

  • Materiala

Sailkatzailean hiru artekari : jarduerak + kurtsoa,  ariketak eta ebaluazioak
Orri sinpleak, entsegu-kaier bat.
Idazteko usaiako materiala, erregela eta kalkulagailua.

Material guzia kurtso bakoitzean ukaitea ikaslearen betebeharretan sartzen da. Jarduerak eta ariketak fotokopia moduan emanak izanen dira.

  • Ibilmoldea

Kurtsoak esperientzietan oinarrituak dira ; esperientziak ahalen arabera eginen dira, banaka, taldeka edo bat gela osoarentzat. Esperientziak egin eta, jarduera fitxei erantzunen dugu, ondorioen ateratzeko. Esperientzietan segurtasun-arauak bete behar dira, gure burua, ingurumena eta materialaren zainduz.
Ariketak eginen ditugu, batzuetan gelan (bakarka edo taldean), beste batzuetan etxean. Saiatuko gara ahal bezain bat ariketa gelan lantzea, eta horregatik askotan entsegu-kaierean eginen ditugu. Usu ariketa horiek etxean garbira pasa beharko dira. Ariketak gelan zuzenduak izanen dira. Gai bati lotuak diren dokumentu idatzi, filmatu edo beste lantzen ahalko dira ere. Taldekako azalpen batzuk egiten ahalko dira.
Programaren zati bat gaiarteetan edo IALA asteetan landua izanen da.
Helburuak menperatuak direnez segurtatzeko, ebaluazioak eginen ditugu.

  • Ebaluazioa

Gai bat landua izan ondoan, ebaluaketa bat eginen da, egun batzuk utziz prestatzeko. Batzuetan, kontrol berean bi gai ebalua daitezke. Ebaluazioa prestatzen laguntzeko, helburu-fitxa bat emana izanen da gai bakoitzaren bukaeran. Konpetentziak ebaluatuko ditugu : ebaluazio baten bukaeran taula bat izanen da, lehenik ikasleak beteko duena, eta ondotik irakasleak, ikur hauek erabiliz : ☺,  eta ☹.
Lan pertsonala ahozko galdeketen bidez edo jakitate-kontrolen bidez ebalua daiteke (hauek itzinetik abisatuz). Gelako jarrera, parte-hartzea, esperientzien egiteko gaitasunak ere ebaluatuak izanen dira. 

  • Etxerako lana

Etxean gaiak berrikusi behar dira kurtso batetik bestera (hiztegia, definizioak, esperientziak). Etxerako lana emana izanen da batzuetan (jarduera-fitxak egin, ariketak, ebaluaketak prestatu...). Ariketak orri batean egin behar dira (ez fotokopian), sakonki (esaldi osoak egin, adierazpena eta argumentazioa zaindu).

 

URTEAREN PROGRAMA

Ura gure ingurumenean
1- Uraren egoerak
2- Ur garbia lortu
3- Edarietako uren substantziak
4-Uraren egoera aldaketak
5- Masak eta bolumenak neurtu
6- Disolbatu eta nahasi  

Zirkuitu elektrikoak korronte zuzenean 
7- Zirkuitu elektrikoa
8- Korronte elektrikoaren arriskuak
9- Begizta bakarreko zirkuitu elektrikoak

10- Deribazioak dituzten zirkuituak

Argia 
11- Argi iturriak
12- Argiaren hedapena
13- Itzalak
14- Eguzkia, Lurra eta Ilargia