6. Teknologia

Teknologia 6.ean

Hemen daude urtean zehar jorratuko diren gaiak arloka sailkatuak. Jorratuko diren gai horiek garraiobideetan oinarrituko dira. Maiz ikasleak taldeka arituko dira lanean, eta horretarako, tresna eta baliabide ezberdinak erabiliko dituzte : jarduera-fitxak, egiazko objektuak, maketak, ordenagailua...

Trotineta elektrikoaracing-bicycle-161449_1280Rollerblade

Arloak :

1 - OBJEKTU TEKNIKOAREN AZTERKETA ETA DISEINUA

2 - ERABILITAKO MATERIALAK ETA ENERGIAK EZAGUTU

3 - OBJEKTU TEKNIKOEN BILAKAERA

4 - INFORMAZIOAREN KOMUNIKAZIOA ETA KUDEAKETA

5 - OBJEKTU TEKNIKO BATEN FABRIKAZIO PROZESUA

Lan metodoak :

Taldeka eginen den lana hainbat euskarri edo iturri baliatuz burutuko da : jarduera-fitxan emandako aginduak, iturri-fitxetan zehaztutako informazioak, laguntza-fitxetako baliabideak batez ere tresnak erabiltzean, gelan aurkituko den tresneria. Gai baten azterketa bukatu eta, edo lan praktiko bat egin eta, sintesia eginen da landutakoari buruz eta honen bilduma ezagutza-fitxan bilduko da. Fitxa honetan lodiz idatzitakoa (hiztegia, erran-moldeak) eta taula grisetan zehaztutakoa ongi ikasi eta jakin beharko da. Ondorioz, komeni da bi klaseren artean aldi guziez berrikustea aitzineko saioan landua izan dena. Batzuetan, etxeko lanak izanen dira egiteko : gelan hasitako lana bukatu, ikerketa lanak, ariketak. Eta bistan dena, saioa bukatu eta, azterketa antolatuko da (helburu-fitxa batek zehaztuko du jakin beharko dena). Gelan, batez ere lan praktikoetan, jarrera lanean ebaluatua izan daiteke aitzinetik zehaztuko diren irizpide batzuen arabera.