Teknologia

Zer da teknologia ?

Gure ingurua arretaz begiratzen badugu, hainbat gauza eta makina ikusiko ditugu, premiaren bati erantzuteko edota arazoren bat ebazteko eraikiak.
Nekez iruditu ere egin daiteke mundu bat etxerik, ikuzgailurik (edo garbigailurik) edo autorik gabe. Aparailu horiek guziak teknologiaren aurrerapen eta garapenaren emaitza dira.
Baiezta daiteke herri baten garapenaren maila, hein handi batean, bere garapen teknologikoaren ondorioa dela. Horrek erran nahi du edonongo bizimodua, jarduera eta aberastasuna, neurri handi batean, tresnak eta makinak diseinatu (edo asmatu eta forma konkretu bat eman) eta fabrikatzeko gaitasunaren menpe daudela.
Gizakiak bere lehen tresna egin zuen une berean - harrizko aizkora, gezi punta, ehizarako segadak, arrainak harrapatzeko urtegia - teknologiaren lehen urratsak eman ziren. Horregatik, teknologia jendetza bera bezain aitzinakoa izan da. Gizakiak naturako baliabideekin arazoren bati erantzuteko tresnaren bat egin behar izan zuenean, orduantxe sortu zen teknologia.