Urteko artxiboak: 2017


52.DURANGOKO AZOKA

Abendoaren 7an, kolegioko 4.eko ikasleak, Durangoko azokara joan gara eguna pasatzera : Azoka, tailerrak, musika taldeak…

  • Nerea Arrien idazlea

RAP TAILERRA :

Abenduaren 7an 4.eko ikasleak Durangoko azokara joan gara. Ikasleen eguna zen. Guk Ahotsenean RAP eta HIP HOP tailerra segitu dugu. La Basu eta Aneguria raplariek HIP HOP kultura aurkeztu digute: grafitiak, freestyle, break dantza eta popping “robotaren dantza”. “Battle” lehiaketak nola antolatzen diren ikusi dugu.

HIP HOPa gorputzaren mugimenduan oinarritzen da. RAPean aldiz ahotsa da baliabidea eta erritmo berezi batean hitzak inprobisatuz kantatzen dira. La Basu eta Aneguriak beat-box ahoarekin doinua egitea eta RAPero bakoitzak bere “flow” delakoa badaukala azaldu digute:

Artistaren nortasunaren arabera aldatzen da “flowa”. Hitzen eta melodiaren nahasketa da.

Momentu batez RAParen erritmoa jo dugu raperoak kantatzen laguntzeko:“Esan esan ozen ozen hemen gaude”. Bakoitzak bere historian mutikoz beztitu da mutikoek errespeta dezaten. Orain bere neska estiloa asumitzen du eta rapero neska bezala asumitzen da. RAP feministaren alde bat erakutsi digute. Esplikatu digute borrokatu direla neska bezala onartuak izateko musika mundu honetan.

“LIBURU BAT EGINGO DUT” tailerra :

Durangoko azokan tailer batean parte hartu dugu.

Maite Mutuberria ilustratzaileak liburu bat nola egiten zen azaldu digu, liburu bat egiteko prozesua zehaztuz.

Lehendabizi, liburuaren bilakaera denboran zehar aipatu digu. Hasieran harri eta egurretan egiten ziren, buztin taulatxoetan, papiroan, pergaminoan, paperean, inprentan, eta orain pantailetan.

Bigarrenik, liburu bat egiteko etapa ezberdinak zein diren esplikatu digu. Lehen etapa, testuarena da, ilustratzailea hautatu behar da, maketa, azala eta kontrazala ere. Bigarren etapa, diseinuarena da. Hirugarren etapa, inprimatzearena da, papera eta tintak hautatu behar dira, frogak, koadernatzea, azala eta baita matrikula ere egitekoa da. Azkenik, salmenta kudeatu behar da, dendetara ekarri eta promozio bideoa sortu.

Bukatzeko, gure liburuxka sortu dugu.

Orokorki, gustukoa izan dugu, nahiz eta ez dugun aski denborarik ukan gure liburuxka bukatzeko.

airakurri.com webgunean ere azalduak dira gauza gehienak.


Goza nazazu gehiago, gu gara giltza!

    Kolegioko jolaslekuan mosaiko erraldoi bat eginez ospatu dugu Xalbadorren euskararen nazioarteko eguna, abenduaren 3a. Hirugarren mailako 30 bat ikaslek parte hartu dute antolaketan. Une goxo bat pasa genuen.

Igandea zen aurten abenduaren 3a, gure hizkuntzaren nazioarteko eguna, baina ez genuen, haatik, data hori oharkabean pasatzen utzi nahi. Ekimena hirugarren mailako ikasle multzo zabal baten ekimenez abiatu zen. Egun horren kari zerbait antolatzeko gogoa agertu zuten eta irakasleekin bildurik, ikastetxeko jolastokia baliatuz mosaiko aldarrikatzaile erraldoi bat egiteko ideia zertu zen.

Paperean lema diseinatu ondotik, astelehen eguerdian metroak eta igeltxoak eskuan hartu eta irudia lurrean markatzeari ekin genion eguzki epela lagun. Txirrina jotzerako prest zen mosaikoaren mapa: giltza baten irudia eta ondoan “gu” hitza. Hurrengo desafioa ikasle multzo bakoitza bere tokira ekarraraztea zen. Helburu hori erdiesteko 3.eko antolatzaile bakoitza LP gela batetik pasa zen, ekimenaren helburua eta ekimena bera azaltzeko, bai eta talde bakoitza bere lekura eramateko. 16:00etarako denok geure lekuan ginen. Prest argazkirako! Gora kaierak! Gora eskuak! Eseri orain! Irri eta algara artean une goxoa bizi izan genuen. Bukatzeko, nola ez, dantza. Ederra benetan.

Ez dezagula ahantz, euskarak aurrera egiteko gu gara giltza! Goza nazazu noiznahi! Bizi euskaraz!

Mila esker antolakuntzan ibili zareten ikasle eta irakasle guztiei.